buscar
Visita guiada
 
volver a EL PLAN EN LOS MEDIOS

Donostiako Udalak Baiona-Donostia Eurohirian parte hartu nahi du

Donostiako Plan Estrategikoko Batzorde Betearazleak Donostia Euskal Eurohirira batzeko eskariaren alde egin du. Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Baiona-Donostia Eurohiria kudeatzen duen Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentziari Donostiako Udalak Eurohirira batzeko aurkeztu duen eskaria tramita dezaten eskatu du. Donostiako Udalarentzat Eurohirira batzea mugaz gaindiko harremanak sustatzeko lehentasuna da.

PSE-EE alderdiak ere egin ditu adierazpenak Donostiako Udalak hartu duen erabakiaren harira. Susana Garcia Chuecaren ustez, Donostiako Udalak ordezkaritza eta parte hartze zuzena izan behar du Baiona-Donostia Eurohirian, dagozkion eskubide eta betebeharrekin. Chuecak esan duenez, Eurohiriaren xedeak betetzeko ezinbestekoa da Donostiako eta Baionako udalek proiektuarekin bat egitea eta protagonistak izatea. BERRIA
  subir
Contacte con el gabinete de prensa a través del siguiente correo electrónico: prentsa@donostiafutura.net
Contacta con nosotros | Portada | Guía del Plan | Comunicación | Banco de ideas | Docuteca | Boletín