Agenda

Basque Railway 2020. Nazioarteko IV. Trenbide Jardunaldia

“Abiadura handiko sareak martxan jartzearen erronkak” izango da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Eusko Trenbideak – Ferrocarriles Vascosoperadoreak eta Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vasca trenbide kudeatzaileak elkarren artean antolatu duten BASQUE RAIL WAY 2020ren, Nazioarteko IV. Trenbide Jardunaldiaren, goiburua.

Hitzordua 2020ko urtarrilaren 22an izango da, goizez, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian (Gipuzkoa), eta beste batzuen artean, Iñigo Urkullu Lehendakaria, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua eta Euskadiko trenbide sektoreko eta Europar Batasuneko erakundeetako ordezkari nagusiak egongo dira bertan.

Jardunaldian industria sektoreko, eraikuntza eta ekipamendu enpresetako, azpiegitura operadoreetako eta kudeatzaileetako, unibertsitateetako, start up-etako… 400 profesional baino gehiagok parte hartzea aurreikusi da.

Ekitaldiaren laugarren edizioa da. 2007an plaka gaineko trenbidea landu zuen; 2008an merkantzien garraioa trenbidetik; eta 2015ean prestazio handiko lineen ustiaketari buruz jardun zen.

Jardunaldiaren helburua gizarteari, besteak beste, abiadura handiko trenbide sareen ontasunak eta eskualdeen garapen sozioekonomikoari egiten dioten ekarpena helaraztea da. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren bultzada duela azpimarratu behar da, “Euskal Y”-aren obra zibileko lanak amaitzen ari diren eta etorkizuneko ustiapenerako prestatzen ari den une erabakigarri honetan.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak