Agenda

Hitzaldia: Vandana Shiva Klima-aldaketaren erronkei buruz

Vandana Shiva ekintzaile indiar ospetsuak emakumeen eta feminismoaren ikuspuntua eskainiko du aldaketa klimatikoaren erronken aurrean.

Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak antolatutako Agora K2050 hitzaldi-sorten esparruan burutuko da hitzaldia, Calcuta Ondoan GKE-rekin lankidetzan.

Fisikan Doktore eta gizarte eta ingurumen gaietan ekintzaile, gizateriak aurre egin behar dion egoeraren aurrean bere ikuspegia emango du, Vandana Shivak. Batik bat krisi klimatikoaren ondorio ekologiko, politiko eta sozioekonomikoen esparruetatik. Klima-aldaketa "planetaren gaixotasun metaboliko" gisa definitzen du eta ekofeminismoa berriz, "biozibilizazio planetarioaren bidea" bezala.

IRUDIA. David Fernández

OHARRA. Sarrera irekia eta doakoa lekua bete arte.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak