Agenda

Basque Culinary World Prize

  • 2018 Azaroa 22
  • Victoria Eugenia antzokia

Sari bat ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldariburuentzat

«Sukaldariburuen belaunaldi batek sukaldetik kanpo ere eragina izateko ahaleginari heldu zion ingurunearekin are elkarreragin handiagoa lortzearren, eta ordutik aurrera gastronomian lan egiteak beste zerbait esan nahi du. Mundu osoko sukaldariek ulertu zuten beren ezagutzaz, lidergoaz, ekintzaile-senaz zein sormenaz baliatu zitezkeela gizarteari aldaketa eraldatzaileekin laguntzeko».

«Basque Culinary World Prize saria bilakaera hori ospatzeko sortu zen: gastronomia aldaketa-eragile baliotsua den fenomeno horren aniztasuna eta zabaltasuna nabarmentzeko.

Sukaldariburu eraldatzaileen bila ari gara, hau da, edozein nazionalitate edo sukaldaritza-kulturatako gizon nahiz emakumeen bila, besteak beste, honako arlo hauetan eginiko lanengatik nabarmendu direnak: sukaldaritza-berrikuntza, osasuna, hezkuntza, ingurumena, elikagaigintza, garapen sozial edo ekonomikoa.

Diziplinarteko epaimahai batek, munduko eragin handieneko sukaldariburuetako batzuek zein nazioarteko akademiko eta adituek osatua, hautatuko du urtero sari global eta paregabe honen izaera hoberen ordezkatzen duena. Basque Culinary Center-ek (BCC) eta Eusko Jaurlaritzak sortu dute, Euskadi-Basque Country Estrategiaren barruan.

Ezagutzen al duzu sukaldari eraldatzaileren bat? Proposatu hemen.

Informazio gehiago behar izanez gero, begiratu ohiko galderak».

---

> basqueculinaryworldprize.com

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak