Agenda

Global Innovation Day 2019

 Global Innovation Day egunaren edizio berriak,  XIX Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea inauguratuko du azaroaren 4an.

Berrikuntza disruptiboa izango da jardunaldiaren ildo nagusia. Sektore eta neurri ezberdinetako Euskadiko hainbat erakundek erakutsiko ditu bere proiektu disruptiboak; hau da, merkatuan iraultza eragin dutenak edo bertan nitxo berriak sortzen ari direnak. Produktu edo zerbitzu merkeagoak edo erabilerrazagoak eskaintzen dituzten berrikuntza-proiektu alternatiboak dira. Askotan, tradizionalak ez diren eragileek sortzen dituzte eta aurrez aintzat hartu ez diren bezeroei zuzenduta egoten dira. Erabat ezberdinak diren eta operadore tradizionalek detektatu ez zituzten merkatu-nitxoez baliatuta, merkatuan beren tokia handitzen joan diren berrikuntzak dira. Negozio-eredu berriak eta/edo antolakuntzako modu originalak sortu dituzte. 

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea Euskadin duela 19 urtetatik ospatzen den Europako ekimena da. Aurtengo edizioan, azaroaren 4tik 10era bitartean egingo denean, hainbat erakundek eskainiko ditu dibulgazioko jarduerak gizarte osoari Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologikoak gerturatzeko helburuarekin. Horren bidez, zientziaren eta berrikuntzaren aldeko ingurune soziala sortu nahi dute, ezagutzan oinarritutako gizartean eta produkzio-ereduan sakontzeko asmoz.  

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak