Agenda

Heineken Jazzaldia. Nazioarteko jazzaldiaren 50. Edizioa

Heineken Jazzaldiak bere 50. urteurrena ospatzen du. 

Bost egunez adin eta gustu guztientzako kontzertuak,emanaldiak eta dibertsioa eskainiko ditu egitaraua Zabal batekin.

Donostiako Jazzaldiak, gaur Heineken Jazzaldiak, 50 urte hauek laburbiltzen dituen #jazzaldia50 dokumentala ekoiztu du. Bertan, protagonista askoren testigantza eta kontzertu historikoen irudiak jasotzen dira, oroimenean betirako gordeko ditugunak, Historia egingo dutenak.

Bere 50 edizioekin, Heineken Jazzaldia Estatuko jazz jaialdi zaharrena da eta Europako beteranoenen artean dago. Jazz munduko izen garrantzitsuenak, salbuespenik gabe, Donostiatik pasa dira urte hauetan eta askok behin baino gehiagotan.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak