Agenda

Hitzaldia. Big Data-ren dimentsio soziala

  • 2018 Abendua 10
  • San Telmo Museoa
    Donostia/San Sebastián
  • Webgunera joan

Gure mugikor eta ordenagailuetatik konpainia teknologikoetara bidaltzen ditugun milioika eta milioika datu, arriskutsuak izan daitezke behin prozesatu ondoren horien erabileraz abusatzen bada. Baina eraldaketa sozialerako ere baliagarriak izan daitezke gizartean dauzkagun erronkei aurre egiteko erabiliz gero.

Datu kantitate handi horren erabilerak hiriak hobetu ditzake, kutsadura murriztu, pobrezia eta baztertze soziala sahiestu, zerbitzu berriak diseinatu edota kaleak guztiontzat lagunkoiagoak izatea eragin dezake.

«Donostiako Udalak Big Data hiria eraldatzen lagundu gaitzakeen erraminta bat izan daitekeela uste du. Horregatik, hirian eta bere auzo ezberdinetan gertatzen ari denaren inguruko informazioa jasotzen lagunduko duen behatoki integral bat abiarazteko lanean ari da. Proiektu handinahia eta berritzailea da, potentzialtasun handia duena, etengabeko eraldaketa batean dagoen eta geroz eta konplexuagoa den Donostia ezagutzeko bidean lagundu gaitzakeena».

Hitzaldi honetan Big Data-k guztien onerako izan ditzakeen erabilerez hitz egingo dute pertsona adituek.:

  • Humberto Bustince, adimen artifizialean eta big data-n aditua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedraduna eta Jakiundeko kidea.
  • Ibon Ramos (Donostiako Udala)
  • Gorka Espiau, berrikuntza sozial aditua Agirre Lehenedakaria Center-en eta McGill Unibertsitateko irakaslea.

Bertan egongo dira baita ere Matthew Claudel, Masschussetts Institute of Technology-ko (MIT) ikertzailea eta Audray Fontaine, McGill Unibertsitateko ikertzailea.

  • Eguna: abenduak 10, astelehena
  • Ordua: 18:30 – 20:00
  • Tokia: San Telmo Museoa

Konfirmazioak: Ibon_Ramos@donostia.eus

Informazio gehiago eta iturria hemen

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak