Agenda

Konpromiso Taldea

Konpromisoko Taldearen lehenengo bilera egingo da urriaren 15ean, goizeko 10:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko 3. solairuko 3.5 bilera gelan (Gipuzkoa Plaza z/g, 20004 Donostia).

Lehenengo elkartze honetan elkar ezagutuko dugu eta gai hauek landuko ditugu:

  1. Era laburrean azalduko dizuegu zer den OGP Euskadi, 2018-2020ko Ekintza Plana eta hartutako 5 konpromisoak, talde honetako konpromisoa zehazki azalduz (20 min).
  2. Adieraziko dizuegu bileran parte hartzeak zein eginkizun eta konpromiso dakartzan (10 min).
  3. Gogora ekarriko dugu 2018/09 Ebazpena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Erakundearen Etika Batzordearena, zuen parte hartzeko asmoa berresteko (5 min).
  4. K5aren edukia sakonduko dugu, gure taldeak hor egingo baitu lan. Zuekin partekatuko dugu zein den Gipuzkoako Foru Aldundiaren planteamendua, zuen lehen iritziak jasotzeko (dokumentua erantsita doa) (30 min).
  5. Lan metodologia eta gure artean komunikatzeko modua adostuko dugu, eta lan egutegi bat planifikatzen saiatuko gara (15 min).
  6. Goizean zehar sortu zaizkizuen eta landu gabe geratu diren zalantzak argitzeko tartea izango dugu  (10 min).

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak