Berriak

2012: Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren aldeko Europako urtea

Europa modu progresibo eta azkarrean zahartzen ari da. Gure egitura demografikoak eraldatzen ari den fenomeno berri baten hasieran gaude, ondorio handiak izango dituena, bai gizartean, bai ekonomian, bai eta kulturan ere.

 

XXI. mendean zehar aurrera egingo duen isileko iraultza da, gure gizartean eta gure bizikidetza-ereduan aldaketak eragingo dituena.

Biztanleriaren zahartzea gizateriaren lorpen handienetarikoa da eta, aldi berean, gure erronka handienetarikoa.

Osasunaren eta osasungintzaren ikuspegitik garaipen handia da hori, historia guztian zehar izan den bizi-itxaropen hoberena dugu eta. Gainera, ez da denbora gehiago bizi garela bakarrik, osasuntsuago ere bizi gara.

Bestalde, gizarte eredu berria eskatzen duen garaiari erantzuna emateko erronka edo desafioa daukagu aurrean, eta gainera, aukera bat: ikuspegi ekonomikotik begiratzen badugu negozio zabala irekitzen delako, osasunarekin, helduentzako etxebizitza egokituekin, aisiarekin eta eskaintza kulturalarekin zerikusia duena.

Europar Batasunak, 2012. urtea zahartze aktiboaren eta belaunaldien arteko elkartasunaren aldeko Europako urtea izendatzearekin lortu nahi duen helburua, Europan zahartze aktibo eta osasuntsua sortzea da, adin guztientzako egokia den gizarte baten esparruan.

Zahartze aktiboa zera da, osasunaren aukerak, partaidetza eta segurtasuna optimizatzeko prozesua, pertsonak zahartzen diren ahala beren bizi-kalitatea hobetzearen alde.

Pertsonek beren gorputzaren eta buruaren ongizatea, eta bai gizarte-ongizatea, bizitza osoan zehar garatzea ahalbidetzen du, eta gizartean parte hartzea beren beharren, nahiaren eta gaitasunen arabera, bitartean, laguntza behar dutenean, babesa, segurtasuna, eta arreta egokia ematen zaiela.

"Aktibo" hitzak, gizartearekin, ekonomiarekin, kulturarekin, espiritualtasunarekin eta gizabidearekin zerikusia duten gaietan etengabeko partaidetzari egiten dio erreferentzia, eta ez bakarrik fisikoki aktibo egoteari edota eskulanaren parte izateari.

Lanetik erretiratzen diren adineko pertsonek eta gaixo daudenek edo desgaitasun egoeran bizi direnek beren familiekin, parekoekin, komunitateekin eta nazioekin era aktiboan parte hartzen jarraitu dezakete. Zahartze aktiboak bizi-itxaropen osasuntsua eta bizi-kalitatea areagotzea bilatzen du pertsona guztientzat, zahartzen doazen heinean; pertsona ahulak, desgaitasunen bat dutenak edota laguntza behar dutenak barne.

"Osasun" hitza, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) definizioaren arabera, ongizate fisikoa, mentala eta gizarte-ongizatea da. Beraz, zahartze aktiboaren testuinguruan, osasun mentalaren eta gizarte-osasunaren arteko harremana sustatzen duten politikak eta programak, osasun fisikoaren egoera hobetzen dutenak bezain garrantzitsuak dira.

Europako kontinentea munduko zahartuenetarikoa da. Eta Donostiak, Euskal Autonomia Erkidego osoaren antzera, Europako biztanleriaren piramide alderantzikatuenetarikoa du. Bizi-itxaropena etengabe handitu da, 2008an 77,2 urtekoa zen gizonezkoentzat eta 84,3 urtekoa emakumezkoentzat EAE osoan.

Donostian, bost biztanletik batek 65 urte edo gehiago ditu (2010eko abenduko datuen arabera). Alde handiena generoan dago; 85 urtetik gorako lau donostiarretik hiru emakumezkoak dira eta, ordea, 65 urtetik gorakoen artean hirutik bi dira emakumezkoak.

Zahartze demografikoak garrantzi handiko ondorio sozioekonomikoak ekarriko dituela iragarri du, bai ongizate sisteman bai pentsioen sisteman; osasungintzan, zerbitzu sozialen eta laguntzaren behar handiagoa; eta eragina izango du lan-merkatuan ere, familiengan eta aisian, bizileku eskaeran, ikerketan eta abar.

Donostia, zahartze aktiboa sustatzen duen hiria

Donostia, Adinarekin Lagunkorrak diren Hirien Sarean sartu zen Estatuko lehenengo hiria izan zen. Sare hori OMEk sustatzen du munduan zehar.

Donostia sare horretan sartu zen 2009an egindako ikerlan baten ondorioz; lan hura Donostiako Estrategia Bulegoak koordinatu zuen Matia Fundazioarekin eta Donostiako udalaren ongizate sailarekin lankidetzan. Erakunde horretan sartzean hartzen den konpromisoaren ardatza, pertsonak aktibo eta osasuntsu mantentzea ahalbidetzen duten hiriguneak sortzen laguntzea da.

E2020DSS Donostiako plan estrategikoarentzat zahartze aktiboari eta datorren eboluzio demografikoari erantzuteko erronka, hiriaren estrategia osatzen duten lau ardatzei eragiten dien zeharkako elementua da. Gainera datozen hamarkadetan aurre egin beharreko erronka era bada.

Bestalde, negozio aukera ezin hobea ere izango da, sektore honek datozen urteetan 3 bilioi euro baino gehiago sortuko baititu (Eusko Jaurlaritzaren kalkuluen arabera).

Zaintzaren eta prebentzioaren arloan soluzio berriak beharko dira teknologia eta ikerketa zientifikoaren bitartez, baina baita zaintza eredu berriak ere, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak independenteago izatea ahalbidetuko dutenak.

Gainera, beharrak sortuko dira hainbat arlotan, esaterako, aisian eta turismoan, ikaskuntzan, mugikortasunean eta elikatzean.

Bestalde, arlo sozio-sanitarioan konponbideak bilatzeko premiazko beharra dago, estimatzen baita gaur egungo osasun-sistemek ezin izango dietela gero eta helduagoa den biztanleriaren beharrei erantzun. Kudeaketa sozio-sanitario eredu berriek etxean eta prebentzioan oinarritzen den arreta proposatzen dute, pertsonek beren independentzia denbora luzeagoan zehar eduki dezaten.

Osasuna eta osasungintza baino harago doan zahartze aktiboaren ikuspegiak zera eskatzen du: pertsona horien mugikortasuna bermatzeko soluzioak garatzea (batez ere hirien kanpoaldean bizi direnentzat), lana aurreikus daitekeenez luzeagoa izango den lan-bizitzara egokitzeko formulak bilatzea eta bizitza guztian zehar ikasteko eta aisialdirako eskaintza berriak proposatzea.

E2020DSS plan estrategikoan badaude hainbat helburu eta proiektu zahartze aktiboa hainbat ikuspegitatik ziurtatzea eta sustatzea bilatzen dutenak.

A ARDATZA. DSSn DISEINATUA

Berrikuntza, Zientzia, Ezagutza, Sormena… Donostia, etorkizuneko jarduera gisa ezagutza eta berrikuntzari lotutako hiri berria eraikitzen joan da. Gaur egungo populazioak jasaten duen zahartzearekin horma-negozio aukera izugarria zabaltzen ari da eta Donostiak Zahartzearen Berrikuntza Poloa sortuaz eta Zahartzearen Ikerketarako Zentroaren egoitza bilakatuaz nazioarteko erreferente izan nahi du.

Zahartzearen eremuan ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatu (osasuna, minusbaliotasunak, teknologiak, kultur zerbitzuak, kirol zerbitzuak, etab.) eta eremu honekin erlazionatutako enpresaritza sektorearen sustapena lortzea izango da hurrengo hamarkadan helburuetako bat.

Zahartze prozesuak, sorospen mailari dagokionez, datozen urteotako erronka nagusienetako bat dakar, baina baita ere bilera kulturala, aisialdia, kirola eta beste hainbatetan ere.

Adinduentzako soluzio eta zerbitzuekin lotutako ezagutza eta teknologien garapenerako aukera nabarmena da, bestalde. Horregatik, azpimarragarria da Donostiak eta Lurraldearen osotasunak eremu honetan ikerketa garapena eta berrikuntza garatzeko duten posizionamendua. Beharra aukera bilakatzen da.

B ARDATZA. PERTSONAK ETA BALOREAK

“Ukiezin” deitzen ditugun horiek dira, baina Donostiaren garapen positiboari begira, berebizikoak direnak.

Aurrean ditugun erronkek gizarte indartsu eta kohesionatua eskatzen dute eta sarean funtzionatzearen bidez, berrikuntza gizarteratu, lagundu eta gure burua ere lagundu, adinduenak bezala, ekarpen handiak egin ditzaketen segmentuen inplikazioa mantenduz, proiektu handiak erakartzeko gaitasuna duten liderrak izatea ahalbidetzen duen ikuspegi kolaboratzaile eta proaktiboago batekin.

ADINAREKIN HIRI LAGUNKOIA proiektua.

Proiektu honek belaunaldien harteko gizarteratzearen mesede egin nahi du, horretarako gazteriari aukera eskaintzen dieten eta zaharrekin solidarioak diren politikak eta ekintzak jarri beharko dira martxan adinekoek gizartearen bizitza aktiboarekin bat egin dezaten.

Zenbait alde bereizi daitezke proiektu honetan:

Nazioarteko erreferente.Hiriak, munduko beste zortzi hirirekin batera, Adinarekin Hiri Lagunkorren Sarea (Age Friendly Cities) eratu du. Posizionamendu hau, alor honetan benetako eskusartzeak burutzeko helburuarekin abian jarritako politikekin batera, alor honetan nazioarteko erreferente izateko aukera paregabea da.

Belaunaldien arteko harremanaren sustapena.Pertsona adinduen kopurua areagotzea eta hauen artean pertsona heztuak, datorren hamarkadari begira gizarte donostiarraren ezaugarri azpimarragarrietakoa izango da. Belaunaldien arteko harremana sustatzeak gizarte kohesionatuagoa eta adinduen arretan inplikatuagoa ahalbidetuko du.

Era berean, pertsona adinduen ezagutza eta esperientziaren igorpenerako balioko du, hauei ere, gazteen eta beren ezagutza berrien ezagupen hobe eta handiagoan lagunduz. Horretarako, gazteen eta pertsona adinduen arteko topaketa, ezagutza, esperientzia eta teknologia trukaketa ahalbidetuko duen hezkuntza, kultura eta kirol eskaintza sortu beharko litzateke.

Zahartze Aktiboaren Sustapena.Pertsona Adinduei buruzko Munduko Batzarrak (Madril 2002) dioen bezala: Adineko pertsonen gaitasuna etorkizuneko garapenerako oinarri sendoa da. Gizarteari pertsona adinduek dituzten gaitasun, esperientzia eta jakinduria bila joatea ahalbidetzen dio, ez bere hobekuntzaren ekimena barneratzeko bakarrik, gizarte osoan aktiboki parte hartzeko ere bai, noski.

Boluntariotzari bultzada- Portale Solidarioak. Donostiako gizarteak ezin izango ditu pertsona adinduak artatu, behar duten arretarekin, batez ere kopuruz igoko diren adin gehiagokoenak eta familiaren aldetik babes eskasagoa izango dute, ondorioz, hiritar solidarioen eskutik bakarrik lortu ahal izango da sorospen maila nahikoa.

Erronka izugarria, babes publikoaren sistema, gaur egun ezagutzen dugun moduan, nahikoa izango den mahaigaineratu beharko duen gizarte batentzat.

Adinekoaren eta ahulenen hurbila den gizarte solidario batek soilik, mantendu ahalko du aldamenekoaren beharrean oinarritzen den sistema.

Zentzu honetan, Gipuzkoako Gurutze Gorriak martxan jarri duen Portal Solidario proiektua berebiziko ekimena bilakatzen dela dirudi.

Proiektuaren helburua oinarritik laguntzeak, "hor egoteak", solidario izateak eta beste aldera ez begiratzeak duten garrantziaz sentsibilizatzea lortu nahi du. 2005ean jaioa, gaur egun 4000 portale solidario ditu Gipuzkoako zortzi herrietan eta irizpide soziala duen partaidetza eredu berritzailetzat hartu da.

Azken ehun urteetan lehen aldiz pentsioen sistema mantentzeko erretiro adina zabaltzeaz hitz egin da. Gure hiriaren etorkizuna bizi-itxaropenaren eta hirurogeita bost urte baino gehiagoen handitze izugarriak baldintzatuko du.

DSS IRISGARRIA proiektua.

Hiriak pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzera bideratutako ekintzak bultzatu behar ditu, arreta berezia jarriaz minusbaliotasunak dituzten pertsonetan eskolan, lanean, etxebizitzara sarbidean, boluntariotzaren babesean eta ehun bateragarrian, etab.

D ARDATZA. BIZI ETA GOZATU

Gero eta gehiago, etorkizuna eta hirien estrategiei buruzko gogoetek bizitza-kalitatearekin erlazionatutako faktoreak barneratzen dituzte, hiritarren “zoriontasuna” errazteko berebiziko elementuak identifikatu eta hauen inguruan ekinez.

Testuinguru honetan berebizikoa dirudi bizi kalitate horretara sarbidea zailagoa dutenak kontutan izatea.

DSS BARNERATUA proiektua.

Proiektu honek bi helburu betetzea planteatzen du epe luzera:

-Bakarrik dauden eta gero eta urte gehiago bizi diren adinduen populazioaren handitzeari, ahulezia modu berriei, zailtasunak dituzten pertsonei, guraso bakarreko familiei, bazterketa arriskuan dauden etorkinei erantzuna ematea ahalbidetuko duten sorospen zerbitzu sarea segurtatu.

Bizitza luzeraren areagotzea, guraso bakarreko familiena, famili unitatea txikitzea eta abar, Donostiaren nondik norakoa datorren hamarkadan eta hurrengoetan markatuko duten elementuak izan daitezke.

Hiria egoera honetarako prestatzea, beste maila instituzionaletan konpondu beharko diren kontu hauek, politika aktiboekin osatu beharko den lehentasuna da. Horrela, adibidez, Eguneko Zentroak eta Zaharren Egoitzak biziberritzeko beharra, lur erreserbaz lagundu beharko da, ondorio honetara zuzendutako hiri planeamenduan, bere bizilekutik ahalik eta gertuen dagoen inguru bat bideratuz; era berean, populazioaren zahartzeak, irisgarritasunaren sustapenerako eta hiri osoan zehar, hesiak ezabatzeko politikak sustatzea eskatzen du eta bertan, hiriko Irisgarritasun Planak abiapuntu gisa balio behar du.

-Pertsona guztientzat gertuko zerbitzu publiko (sozialak, kulturalak, hezkuntza arlokoak, kirolekoak, sanitarioak, etab.), nahiz pribatuen (dendak, etab.) sorrera/indartzeari bultzada, beraien behar bereziak eta hiri osoan zehar, hiritarren arteko harremanerako elkarbizitza espazioen sorrera erraztea kontuan hartuta.

Donostiak hiriko auzoetan gertuko zerbitzuen sorrera sustatu du azken urteotan, kultur etxe, kirol gune, hezkuntza zentro eta abarreko sarea emaitza izanik, ondorioz, hauetan zentraltasun berriak garatzea suertatuz.

Hiri konplexutasunaren planifikazio modu berriek argi adierazten dute gertuko merkataritza, auzoetako pertsonen artean harremana sustatzen duten jarduerak, lurraldean erabileraren “mixtotasuna”, espazio publikoen eraketa eta abar bezalako faktoreak kontuan izateko beharra, gizarte kapital handiagoa eratuko duen hiritarren arteko harremana bilatuz.

Topaketa ahalbidetzen duten espazio eta jarduera hauek berebizikoak dira, mota honetako proiektu eta jarduerak sortzea ahalbidetuko dute sare sozial eta elkarteen sorrerarako.

Sozializazio prozesu hau, aldi berean, gizarte kohesionatuago bat lortzeko tresna indartsua da baita ere. Gertuko zerbitzuen indartze honek, donostiarren bizi-kalitateari lehen mailako zerbitzua egiten dio, ongi balioztatuta gainera, zerbitzuen eskuragarritasuna, edota gizarte harremanen loturaren mantentzeari dagokienean, nolabaiteko desberdintasunarekin, zenbait esparru/auzotan.

Laburbilduz, gizarte zahartua izatearen fenomeno geldiezina erronka handienetarikoa izango da, orain eta datozen hamarkadetan, Europako hiri, eskualde edo herrialde ororentzat.

Horrek ekarriko dituen beharrei eta aukerei aurreratzea oinarrizkoa izango da erantzun hoberena emateko.

Donostiak badaki datozen hamarkadetan gizartean aldaketa garrantzitsuak izango direla, eta zahartze aktiboaren berrikuntzen buruan egon nahi du.

 

Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak