Berriak

2013ko Behobia Donostia edizioak Gipuzkoan 15 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen

Deusto Business Schoolek egindako ikerketa batek lasterketan parte hartzen duen atleta bakoitzaren eta harekin datozenen batez besteko gastua 337 eurokoa dela dio( lasterketak irauten duen asteburuan zehar).

Behobia-Donostia lasterketa diru sarrera garrantzitsua suposatzen duela hiriarentzat eta lurraldearentzat argi du hiritargoak baina datu zehatz eta hautemangarrietan islatzea falta zitzaion urtetik urtera bere burua hobetzen duen probari.

Horrela, ostalariaK eta dendak dira lasterketa honi eskerrak emateko arrazoi handien dutenak, arlo hauek baitira gastuaren zatirik handiena hartzen dutenak: egindako gastuaren %68 doa ostalaritzara eta dendetara.

Jatorri geografikoari begiratuta, Kataluniako atletek eta haiekin datozenek egiten dute zuzeneko gasturik handiena gure lurraldean (ia 2 milioi euro guztira). Ondoren datoz atleta frantsesak (1,4 milioi euro) eta gipuzkoarrak (1 milioi).

Gastatutako euro bakoitzetik 0,69€ zeharkako gastua sortzen da. Ahaztu gabe, lasterketaren antolaketak milioi bat euroko inbertsioa izaten duela, marka laguntzaile eta izen-emate kuotak etabarrekin.

Etorkizunari begira, Fortuna Kirol Taldeak eta Deustuko Unibertsitateak uki ez daitekeen alorretan sakontzea dute helburu, hala nola, lasterketak duen gizarte eta osasun eragina eta baita proba honek Donostia markaren inguruan duen oihartzuna.

Ikerketa honen aurkezpenean, José Javier Pardok (Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko errektoreordeak), Fernando Ibarretak (Behobia-Donostiako ekoizle eta C.D. Fortunako zuzendariak), Josune Sáenzek (Deusto Business Schooleko Ikerketako dekanordeak) Josu Ruizek (Donostiako Udaleko Kiroletako eta Garapen Ekonomikoko zinegotzi ordezkariak) eta Javier López Larrínagak (Eusko Jaurlaritzako Turismoko Gipuzkoako lurralde ordezkariak) hartu dute parte.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak