Berriak

Donostia, gastronomi eredu Japonian

Japoniako Fukuoka hiriko ordezkaritza politiko-tekniko bat, Donostiako Estrategia Bulegoan izan zen, gastronomia eta turismo ikuspegitik hiri ereduan sakondu eta esperientziak partekatzeko.

 

 

Urteko azken Gizarte Kontseilua 2018rako aurrekontu proposamena eta Turismo Gida plana izan zituen ardatz

Bilera, Gizarte Kontseiluko kide diren zenbait erakundeen aurkezpenarekin hasi zen. Horrela, Gipuzkoako Kanpuseko errektore ordea, Agustin Erkiziak Euskal Herriko Unibertsitateko funtzio aipagarrienak laburbildu zituen. Amaia Lasheras, bestalde, Berdintasun Batzordearen kide denez, atentzio deitu zuen emakume eta gizonen gaineko berdintasunaren alde lan egiten jarraitzeko beharra azpimarratu zuen, hiriko politiken zeharkako elemento bezala.

Donostia, Erdialdeko Amerikan eredu

Azaroaren erdialdean “La asociatividad municipal como estrategia para el desarrollo sostenible” metropolien arteko Topaketa burutu zen, San Salvadorren (El Salvador). Planifikazio estrategikoa ardatz izanik gune metropolitarren erronken hausnarketa  egitea zen biltzarraren xedea.

Tokio gastronomia proiektuen garapenerako Donostian iradokitzen da

Tokioko (Japonia) eskualdeko garapenerako zentroaren ordezkaritzabatek Donostia bisitatu zuen urriaren hasieran. Topaketak , hiriaren estrategia izan zuen ardatz, ardatz estrategikoak eta proiektuak azaldu ziren eta batik bat, gastronomiaren inguruan zentratu zen.

Hiritarren Pertzepzioari buruzko Inkesta 2017

Donostiarrek hitz egin dute. Eta nahiz eta hiriak nota altua jaso duen,  orokorrean, ez dira begibistatik galdu behar sakon eta soseguz aztertu beharreko hainbat alderdi, elkarrizketatuen iritzia kontuan hartuz.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak