Berriak

Pertsonak jarduera ekonomikoaren erdigunean jartzeko beharra aldarrikatuko du Donostiako Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzak

Pertsonak ekonomiaren erdigunean izango da 2023ko Gizarte Ekonomiaren Hiriburutzaren leloa. Donostian egoitza duen Gureak gizarteratze-enpresan egin da gaur, otsailak 24, irekiera-ekitaldia, eta bertan izan dira Hiriburutza babesten duten lau erakundeetako ordezkariak (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua), baita gizartea egituratzeko eta kohesionatzeko duen ahalmenagatik, pisua eta garrantzia hartzen ari den Gizarte Ekonomiaren alorreko dozenaka enpresa, elkarte eta erakundetako arduradunak ere.

Berria irakurri

Hiritarrengandik eta hiritarrentzako garatutako ekimenen balioa

Donostiako Gizarte Kontseiluak hiritarren ekimen onenaren sariaren lehen edizioa antolatu zuen iaz, eta zortzi proiektu aurkeztu ziren deialdira. Gizarte Kontseiluko Batzorde Iraunkorreko kideek osatutako epaimahaiak hiru nabarmendu zituen, eta lehen sari bat eta bi diploma banatu zitzaizkien abenduan, Gizarte Kontseiluaren osoko bilkuraren ondoren egin zen ekitaldian. Astelehenean, otsailak 20, SER irrati-kateko Hoy por Hoy San Sebastián programaren eztabaidan hartu zuten parte hiru proiektuetako ordezkariek.

Donostiako Gizarte Kontseiluak 2023ko udal aurrekontuei buruzko bilera informatiboa egin du

Hiriko Gizarte Kontseiluak atzo, urtarrilak 30, abiatu zuen urteko bilera-egutegia, 2023ko udal aurrekontuei buruzko informazio-saioarekin. Kerman Orbegozo Udaleko Ogasun eta Finantzetako zinegotzi ordezkariak egindako aurkezpena iazko abenduko osoko bilkuran egitekoa zen, baina saioa atzeratu beharrean izan ziren udalak Mugi txartelaren deskontuari egin beharreko ekarpena zehaztu arte, zenbatekoak eragin zuzena baitzuen aurrekontuan.

Batzorde Iraunkorra 2023ko ekintzen egutegia ixteko bildu da

Donostiako Gizarte Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak urteko lehen bilera izan zuen asteazkenean, urtarrilak 25, 2023 honetarako ekintzen egutegia adosteko. Lehentasunen artean daude SER irrati-katean hiritarren intereseko gaien inguruan urtero antolatzen diren hiru eztabaidak eta gaurkotasunezko aztergaiak lantzeko proposatzen diren Topaketa saioak.

Euskadiko eta Nafarroako kooperatiba-elkarteen arteko lehen topaketa egin da

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (KONFEKOOP), Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresek (ANEL) eta Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasunak (UCAN) Euskadiko eta Nafarroako Kooperatiben I. Foroaren lehen bilkura egin zuten atzo, urtarrilaren 25ean, Donostiako Miramar jauregian. Topaketak bat egiten du 2023ko Donostiaren Gizarte Ekonomia Hiriburutzarekin, azken honen helburua, lurraldeko esperientzia garrantzitsuak ezagutaraztea eta planteatzen dituen erronka nagusien inguruko eztabaida sustatzea baita.


Herritarren Harrera Sareak jaso du Donostiako Gizarte Kontseiluaren I. Saria

Donostiako Gizarte Kontseiluak urteko hirugarren eta azken osoko bilkura egin du gaur, abenduak 1. Urteko jardunaren balorazioa egiteaz eta ekitaldia ixteaz gain, 2022ko hiritarren ekimen onenaren Gizarte Kontseiluaren I. Sariak banatu dituzte finalisten artean. Daniel Zulaika Kontseiluaren presidenteak gidatu du saioa, Gemma Estevez Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko presidenteordea eta Eneko Goia Donostiako alkatea alboan zituela, eta hiriko kolektibo ezberdinek egindako lana balioan jarri du.

Donostiak lanean jarraitzen du hiriko kutsadura murrizteko

Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Saileko zuzendari Josu Benaitok, Gazte Ekoliderrak 21-22 programako kide Maitane Müllerrek eta Emaus Gizarte Fundazioko marketin-zuzendari eta Donostiako Gizarte Kontseiluko kide Begoña Cabaleirok hartu dute parte Radio San Sebastian irrati-kateko Hoy por Hoy saioan, hiriko egungo kutsadurari buruz hitz egiteko.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak