Berriak

Harrera ezinhobea izan du Tabakaleraren irekierak

Irailaren 11ean zabaldu zituen ateak behin betiko Tabakalerak.

Ikusmin handia nabari zen hiritarren artean, eta bisitari kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.

Guztira, 38.000 pertsona baino gehiagok bisitatu zuten eraikuntza estreinatu berria hiru egunetan zehar. 

Donostia, "2016. urteko Europako Hiria Sarirako" finalista

Stockholm (Suedia) eta Bolonia (Italia) hirien aurka lehiatuko da Donostia, Academy of Urbanism-Hirigintzako Akademiak ematen duen sari honetan. Londresen du bere egoitza aipatutako erakundeak, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta politikoki independentea, nahiz eta Royal Institute of British Architects erakundearekin erlazionatuta dagoen.

Hiri-berrikuntzari buruzko Lantegien ondorioak

AGORA 2015en antolakuntzak zerbait azpimarratu nahi izan bazuen, gogoeta eta pentsaera kolektibotik abiatuta, egungo plangintza-eredua eta hirigintza-diseinua eredu jasangarriago eta berritzaileago baterantz eraldatzea ahalbidetzen duten proposamenen multzoa lortzea izan zen.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak