Berriak

Donostiak eta Euskal Kosta - Atturri Aglomerazioko hiriek lankidetzan jardungo dute, 2016. urteari begira

Gaur, otsailak 11, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek eta ACBAko (Agglomération Côte Basque-Adour) lehendakari eta Baionako alkate Jean-René Etchegarayk lankidetza protokoloa sinatu dute, Donostia 2016ko zuzendari Pablo Berastegui aurrean dutela. Protokolo honi esker, kulturaren, turismoaren eta mugikortasunaren arloko proiektu bateratuak finkatu eta sustatu ahal izango dira.Hitzarmen honen ardatza, hain zuzen, 2016k emandako aukera da; alabaina, hiritartasunetik harago doan asmo argia dauka.

Berria irakurri

Hirien plangintza- eta berrikuntza-eredu berriei buruzko proposamenak egiteko adituak elkartuko dira Donostian

Iraunkortasuna, parte-hartzea eta inklusioa izango ditu hizpide.

Otsailaren 12an eta 13an, Donostiako Carlos Santamaria zentroan AGORA 2015, Hiri-berrikuntza lantegiak biltzarra egingo da. Topaketa horretan arlo hauetako aditu kualifikatuak bilduko dira: hirigintza eta arkitektura, ingurumena, ekologia, soziologia, IKTak eta abar.

AGORA 2015 hirien plangintza- eta berrikuntza-eredua nola berreraiki eta egungo gizartearen etorkizuneko erronkei nola aurre egin hausnartzeko lantegia da. Aipatutako eremuetako ikasle eta profesionalak ditu helburu, eta askotariko ikuspegiak bideratu nahi ditu gaurkotasun handiko gai hauetan: aldaketa klimatikoa, eraikuntzaren alorreko araudiak, hiria merkaturatzea, arlo publikoa pribatizatzea, auzotarren mugimenduak, parte-hartzea, hiri-georreferentziazioa, hub-ak, workshop city protocol, smart cities, open source, big data…

Euskal Eurohiriko turismo sektoreko topaketa

Lehen topaketa honen helburua bi aldeetako lankidetzari bultzada handi bat ematea da Donostia Europako kultura-hiriburu izango dela aprobetxatuta. Topaketa, Donostia 2016 Fundazioko egoitzan burutu da. Turismo alorreko 60 enpresek eta erakunde turistikoek hartu dute parte.

Plan Estrategikorako Lan Batzordeari argi berdea

Hiriko Gizarte Kontseilua gaur arratsaldean batzartu da, beste gai batzuen artean, Plan Estrategikorako Lan Batzordearen sorrera onartzeko.

Ohiko batzarrean, gainera, Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoaren aldaketaren berri eman dute eta Kontseiluaren barruan sortu diren Batzorde Iraunkorraren eta Inklusio Taldearen dinamika eta funtzionamendua aztertu dituzte.

DSS2016EUk uda-gau bateko ametsa biziko du

2016 udako une indartsuenetako bat izango, literatur historiaren obra ezagunenetako bat, William Shakespeareren “Uda-gau bateko ametsa” 2016ko udako solstizioan antzeztuko da Donostian. Duela gutxi ezagutu dugun kultur proiektua da, Ahotsen Itsasargiaren barnean da eta udazkenean bere lehenengo urratsak ematen hasia da.

Ljubljana (Eslovenia) liluratuta dago Donostiako xarmarekin

Irailaren amaieran Esloveniako hiriburuan, Ljubljanan, Future of Cities Foruma egin zen. Forum hau 2011. urtez geroztik egiten da eta aurten Euskadi ere bertan izan da, gonbidatutako eskualde gisa. Donostia eta Bilbo egon ziren topaketa honetan, Mondragon Taldeko hainbat erakunderekin batera. Ljubljana Green Capital izango da 2016. urtean.

Sustatzen ditugu
Elkartasunak