Berriak

Frantziako Albi herrialdearen Unibertsitateko ikasleen delegazio batek Donostiako Estrategia Bulegora bisita egin du

Frantziako Albi herrialdeko Unibertsitateko geografiako hogei ikasleez osatutako delegazio batek aurrez aurre ezagutu zuen Donostiako arlo garrantzitsuenetan lana nola egiten den, pasa den astean hirira egindako bisitan: politika, kultura, turismoa, mugikortasuna, ingurumena, mugaz bestaldeko lankidetza…

Agente ezberdinekin mantendu zituzten bileren artean, ostiralean, apirilaren 5ean, Donostiako Estrategia Bulegora egin zuten bisita. Bertan, Judith Moreno teknikariak Bulegoan bertan egiten den lanari buruzko aurkezpena egin zien eta ikasleek planteatutako galderei erantzuna eman zien, Hauek, batez ere, Donostiako zerbitzu, ekonomia eta kultura arloaren ingurukoak izan ziren.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak