Berriak

Etxean gaude, baina lanean jarraitzen dugu

COVID-19ren hedapenaren ondorioz sortutako egungo egoera dela eta, hura geldiarazteko asmoz eta osasun-agintarien gomendioak jarraituz, Donostiako Estrategia Bulegoko ateak itxita egongo dira epe zehatzik gabe.

Hala ere, Bulegoa osatzen dugunok aktibo jarraitzen dugu etxetik lanean, eta zuen esanetara gaude izan dezakezuen edozein zalantza edo kontsulta argitzeko.

Harremanetarako bideak bi dira:

- Ohiko telefonora dei dezakezu: 943 42 80 86.
- Helbide honetara idatz dezakezu: estrategia@donostiafutura.net.

Gu arduratuko gara zure kontsulta kudeatzeaz eta, behar izanez gero, kontsulta artatzeko taldeko pertsona egokiarekin harremanetan jartzeaz.

Era berean, eskatzen dizuegu agintariek emandako jarraibideak ere bete ditzazuela, ziur baigaude, pertsona guztien artean, egoera honi lehenbailehen aurre egingo diogula.

Oraingoz, #EtxeanGeratzenGara.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak