Berriak

Daniel Zulaikak auzoak, demografia eta klima-aldaketa aipatu ditu Gizarte Kontseiluak datozen urteetarako dituen erronka nagusien artean

 
  • Presidente gisa bere lehen hitzaldian, Zulaikak hiriko aholkularitza organo gorenari dinamismo handiagoa ematearen alde egin zuen eta bere nortasun propioa azpimarratu zuen.
  • Plan Estrategikorako Lan Batzordeko bi ordezkari berrien izendapenak, 2019ko Udal Aurrekontuak eta Klima DSS 2050 Estrategiak osatu zuten bileraren gai-zerrenda.
Previous Next

Daniel Zulaika eta Pilar Lecuona atzo estreinatu ziren Gizarte Kontseiluko buru bezala, presidente eta presidenteorde gisa, hain zuzen ere. Donostiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan egindako hitzorduan, Zulaikak hiriko aholku-organo gorenaren nortasunaren garrantzia azpimarratu zuen, eta hura dinamismo handiagoz hornitzearen aldeko apustua egin zuen, edukiei zein lan-metodologiari dagokionez.

Testuinguru horretan, funtsezko hiru gai jarri zituen mahai gainean, datozen lau urteetan landu beharreko erronka nagusi gisa: auzoak, demografia eta klima-aldaketara egokitzea.
Bere hitzaldiaren ondoren, Plan Estrategikorako Lan Batzordeko bi ordezkari berriak aukeratu zituzten. Zehazki, Matia Fundazioa eta Tabakalera hautatuak izan ziren.

Gai-zerrendan ere 2019ko Udal Aurrekontua jarri zuten mahai gainean, Jaime Domínguez-Macaya Ogasun eta Finantza zinegotzi ordezkariaren eskutik.

Ondoren, Klima DSS 2050 Estrategiaren txanda izan zen. Ingurumen Saileko Zuzendaria den Josu Benaitok haren inguruko xehetasunak eta aldaketa klimatikoak gure hirian dituen eraginak aipatu zituen. Gainera, Gizarte Kontseiluko partaideen artean lan-dinamika bat ere egin zen, eta bertan, besteak beste, klima-aldaketaren eraginak nola arindu aztertu zuten.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak