Berriak

Donostiako Estrategia Bulegoak 2030ko Plan Estrategikoaren inguruan hausnarketa bultzatzeko lan taldeen saio ezberdinak antolatu ditu

Estrategia Bulegoaren helburu nagusia, 2030ko 3. Plan Estrategikoa garatzeko etorkizuna eta erronka estrategiko handien inguruko hausnarketa bultzatzea da.

Plan Estrategikorako Lan Batzordeak eta Gizarte Kontseiluak egindako lanaren ondoren, hurrengo 10 urteetan hiria indartu eta bateratuko duten oinarriak eraikitzeko ezinbesteko zedarria da hiritarren parte hartzea.
Testuinguru honetan eta maiatzean zehar, Bulegoak hiru arloetan banatutako lan saioak antolatuko ditu. “Pertsonak -Gizarte kohesioa” ildoaren inguruan ospatuko dena, bi saioetan banatuko da eta lehendabiziko jardunaldia maiatzaren 7an ospatuko da.

Saio honen ondoren, aurrerago, ondorengo biak ospatuko dira: “Etorkizuneko ekonomia” eta “Lurralde eta Ingurumena”.

Hiru alor hauen inguruan, amankomuneko erreflexioa bultzatuz mikro-eszenatokiak eratuko dira, ondoren, beste fase batean, “apustu eszenatokia” garatzeko, aztertutako lan ildo bakoitzean egoera ideala zein den identifikatzeko hain zuzen ere.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak