Berriak

CIDEUren sare iberiarraren Topaketa, Iruñean

Donostia kide den CIDEUren (Centro Ibercoamericano de Desarrollo Estratégico Urbano) sare iberiarraren hiriak, Iruñean bildu dira, otsailaren 13a eta 14a bitartean.

Previous Next

Donostiako alkate Eneko Goiak, Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Hiri-Garapen Estrategikoko Gune Iberoamerikarreko (CIDEU) idazkari nagusi Maravillas Rojok irekiera eman diote Hiri-Plangintza Estrategikoko Jardunaldiari Kondestablearen Jauregian.

Bestetik, bi eguneko topaketan, Kepa Kortak, Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaileak mahai inguru batean parte hartu du, hain zuzen ere, plan estrategikoek hirien garapenean egin duten ekarpenei buruzko eztabaidan. Bertan, Oriol Estela, Bartzelonako Plan Estrategikoko koordinatzaile orokorra, Michel Zarzuela, Ebrópolis Zaragozako koordinatzaile orokorra eta Ana Sancho, Bilbao Metrópoli 30 Bulegoko kidea, izan dira hizlari.

Topaketan, besteak beste, globalizatutako nazioarteko egungo testuinguruan dauden hirien helburu estrategikoez hitz egingo da, baita sarean lan egitearen garrantziaz eta praktika onak partekatzeko elkarlanaz.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak