Berriak

Donostia, 2016ko Europako hiri, The Academy of Urbanism erakundearen arabera

Epaimahaiaren erabakia gaur jakinarazi da, Londresen eginiko ekitaldi batean; bertan, Gipuzkoako hiriburua izan da protagonista handiena Stockholm (Suedia) eta Bolonia (Italia) izan dira bi hiri finalistak Donostia, izendapen hori jaso duen Espainiako estatuko lehenengo hiria da

Previous Next

Donostiako alkateorde Enesto Gascok jaso du saria eta adierazi du «hiriaren hazkundea paisaiarekiko orekan oinarritzen dela», eta haren bitartez balioa ematen zaiela «berezko dituen ezaugarriei, bere paseoei eta ekipamendu publikoei». Horretaz gain, hiriaren nortasunaren ezaugarriez hitz egiterakoan «lurraldearen orekaren eta gizarte-kohesioaren aldeko apustuaz» hitz egin du.

Bestalde, erantsi du hiriarentzat ohorea izan dela sari entzutetsu hori irabaztea, «urteko Europako hiri izateak dimentsio berezia emango baitio Europako Kultur Hiriburu izango garen urteari».

Saria The Academy of Urbanism-Hirigintzako Akademiak ematen du. Londresen du bere egoitza aipatutako erakundeak, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta politikoki independentea, nahiz eta Royal Institute of British Architects erakundearekin erlazionatuta dagoen.

Akademiaren epaimahaiak hiriko jardunbide onen adibideak ebaluatu zituen joan den irailean hiria bisitatu zuenenan: lidergoa eta gobernamendua, zerbitzuak, bideragarritasuna eta arrakasta komertziala, ingurumen iraunkortasuna, erkidegoa, osasuna, ongizatea, konektibitatea eta ikasteko ahalmena.

Sariak xedetzat du eredugarritzat bereizitako hiri-espazioak nabarmentzeko balioko duen dokumentu-iturri bat garatzea, bai eta beste hiri batzuetan erreferente gisa erabili ahal izatea ere.

Donostiako Estrategia Bulegoa eta Ekonomia Bultzatzeko eta Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko udal saila arduratu dira Akademiak eskaturiko dokumentuak lantzeaz eta epaimahaiak hiriari eginiko bisitan izandako bilerak eta topaketak koordinatzeaz. 

 

500 kidetik gora ditu Hirigintzako Akademiak. Besteak beste, hirigileak, arkitektoak plangintza-egileak, soziologoak eta geografoak biltzen ditu aipatutako akademiak eta interes berezia dute guztiek hirietako ingurumen-garapena, hiri-garapena eta garapen soziala, kulturala, ekonomikoa eta politikoa ezagutzeko. Erakunde independente bat da, ez du harreman politikorik, baina RIBA-Royal Institute of British Architects Institutuaren babespean sortu zen (nazioartean etorkizuna zuten Erresuma Batuko arkitektoen elkargo profesionala da) eta bere lankide da gaur egun.

Donostiaren aurretik honako hauek izan dira urteko Europako hiri: Rotterdam (2015), Marseilla (2014), Anberes (2013), Lisboa (2012), Glasgow (2011), Friburgo (2010), Bristol (2009), Berlin (2008) eta Edinburgo (2007).

 

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak