Berriak

Donostia 2030: etorkizuneko elkarrizketak

Hiriko Estrategiaren inguruko Teledonostiko sail berria

“Donostia 2030: etorkizuneko elkarrizketak”. Izenburu horrekin, Estrategia Bulegoak eta Udalak hainbat eztabaida egingo ditugu Teledonostin. Hain zuzen ere, lau saio izango dira tokiko katean emango dituztenak, eta horietako bakoitza hiriaren etorkizunarekin eta 2030eko Estrategiarekin zerikusia duen gai zehatz baten ingurukoa izango da.

Programa horien helburua, hain zuzen ere, egungo lantze-prozesua eta 2030erako Plan Estrategikoaren ardatzen berri ematea izango da. Horretarako, hiriko zenbait eragilek, elkarrizketen bidez, Donostiako erronkei buruz arituko dira gai zehatz zein orokorren inguruan beraien ezagutza plazaratuz. Demografia, gizarte-kohesioa, larrialdi klimatikoa, etorkizuneko ekonomia eta hiriko bizi-kalitatea izango dira, besteak beste, aipatutako espazioan jorratuko diren gaietako batzuk.

Hain zuzen ere, lehenengo programa azaroaren 14an, ostegunean, gaueko 22:00etan izango da ikusgai, eta eragin demografiko eta bere ondorioak izango ditu hizpide. Horretarako, Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzailea, Ibon Zugasti Prospektiker-eko bazkide-zuzendaria, Ana Molina, Mestiza Elkarteko presidentea eta Nerea Kortabitarte FNACeko prentsa eta komunikazio arduraduna bertan izango dira. Juan Mari Mañero kazetariak moderatuko du eztabaida.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak