Berriak

Donostia bere erresilientzia gaitasunak lantzen ari da egunotan Rigan (Letonia)

Europako programa baten barruan egin dira lan-jardun horiek eta egingo diren jardun multzoko lehenak izan dira. Hiri hauek parte hartuko dute Donostiarekin batera proiektuan: Glasgow (Eskozia), Riga (Letonia), Bristol (Ingalaterra),  Erroma (Italia), Vejle (Danimarka) eta Kristiansand (Norvegia).

Proiektuaren izena Smart Mature Resilience-Erresilentzia Aurreratu Adimenduna da

Previous Next

Klima-aldaketaren, energiaren eta gizartearen arloan, besteak beste, krisialdi handiei aurre egiteko gaitasuna aztertzen eta hobetzen laguntzen duen eredu baten ezarpena zuzenduko du Donostiak.

Hurrengo lau egunetan proiektuan bildutako hiriek tailerren eta taldeko lanaren bitartez helduko diete azpiegitura kritikoei. Talde horren barruan komunikabideak (sareak, IKTak, ziber-segurtasuna), hornidurak (ura, elektrizitatea, eta abar), garraioa, salgai arriskutsuen garraioa, larrialdiak (uholdeak, suteak eta abar), segurtasuna eta bestelakoak bildu dira.

Hiri bakoitzak bere erresilientzia-mailaz eta egokitzeko gaitasunaz hitz egingo du. Horretarako, azken hamar urteetan hiria proban jarri duten 3 eta 5 gertakizun artean zehaztu behar dituzte, baita beste hainbat alderdi ere.

Hurrengo hiru urteetan, Nafarroako Unibertsitatearen TECNUN Ingeniaritza Eskola eta Donostiako Udala lankidetzan arituko dira, Estrategia Bulegoaren bidez, Europako hirien garapen erresilientea helburu duen proiektuan, Europar Batasunaren finantzazioarekin.

Erresilientzia kontzeptuak esan nahi du hiriek zer gaitasun duten krisialdiak saihesteko, horien eragina edo iraunaldia txikitzeko eta horien ostean normaltasunera itzultzeko ahalik eta baliabide gutxienekin.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak