Berriak

Donostia eraikitzen, 1813-2013

Hilabete barru hasiko da Donostiaren sutearen eta berreraikitzearen bigarren mendeurrena.

Oroitzapen ekitaldia lau ardatz nagusitan oinarrituko da: 1813an jazotakoa ezagutaraztea, gogoratzea, oroitzapena egitea eta berreraikitzea.

Horretarako, ezinbesteko protagonista izango dira Donostiako hiritarrak eta haien partaidetza. Izan ere, donostiarrak izan dira (elkarteen edo erakundeen bitartez, edo bakarka) oroitzapen ekitaldi horretarako ideiak proposatzeko (400 bat) ahalegin guztia egin dutenak.

2013an zehar, hilero, oroitzapen ekintza nagusi bat egingo da, abuztuan izan ezik (31 izan zen, zehatz-mehatz, hiriari su eman eta suntsitu zen eguna), bi ekintza egingo baitira.

Bigarren mendeurrenaren ospakizunak San Sebastian egunean (Donostiako egutegiaren data garrantzitsuena) hastea da asmoa, eta hortik aurrera, 2013ko hil guztiek izango dute oroitzapen ekintza nagusi bat.

Egitaraua egiterakoan funtsezkoa izan da bai elkarteen, enpresen edo fundazioen bitartez, bai bakarka, ekarpenak egin dituzten donostiar guztien partaidetza.

Oraingoz ez dira ezagutarazi oroitzapen ekintzen xehetasunak, baina argi daude bete beharreko helburuak:

Proiektu kolektiboa izatea, lau ardatzen inguruan antolatzea (ezagutarazi, gogora ekarri, oroitzapena egin eta jazotakoa berreraiki), Europara irekia egotea, eta giza eskubideen, bakearen eta bizikidetasunaren aldeko heziketa sustatzea.

Horiek dira joan zen urrian egindako udalbatzarrean aho batez onartu zen adierazpenaren puntu nagusietako batzuk.

Adierazpen hori hiriaren sutearen eta berreraikitzearen bigarren urteurrenarekin zerikusia duen guztiarentzako oinarri- eta adostasun-dokumentua izan da.

Kalitatea, herritarren partaidetza, zehaztasun historikoa, donostiarrentzako eta bisitarientzako interesa, etorkizunera eta Europara begiratzea, eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren egitaraua garatzeko gertaera garrantzitsua izatea izango dira 2013ko hitz gakoetako batzuk.

 

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak