Berriak

Donostia, Erdialdeko Amerikan eredu

Azaroaren erdialdean “La asociatividad municipal como estrategia para el desarrollo sostenible” metropolien arteko Topaketa burutu zen, San Salvadorren (El Salvador). Planifikazio estrategikoa ardatz izanik gune metropolitarren erronken hausnarketa  egitea zen biltzarraren xedea.

Kepa Korta, Estrategia Bulegoko zuzendaria izan zen topaketa honetan hizlari nagusia, erronka horien aurrean hiri inklusiboagoak eta lehiakorragoak nola lortu testuinguruan kokatuaz.

Bestetik, “Foro de Alcaldes por la Construcción de ciudades seguras y prósperas” burutu zen, San Salvadorreko gune metropolitarreko eta inguruko beste herrietako hainbat alkate bildu ziren bertan. Bigarren biltzar honetan, Estrategia Bulegoko zuzendariak Donostia hiriaren kasua azaldu zuen, hirien kudeaketa eta zuzendaritza estrategikoaren ikuspuntutik.

El Salvadorreko biztanleen heren bat San Salvadorreko gune metropolitanoan biltzen da, hiriburuak 610 km karratu ditu, eta 14 udalerriren konurbazio batetik abiatuta. Udalerriak estuki erlazionatzen dira, bai fisikoki bai ekonomi, gizarte, kultur-, ingurune eta politika jardueren bitartez ere.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak