Berriak

Donostiak harremanak sendotu ditu Atlantikoaren beste aldean

Donostiako alkate Eneko Goia CIDEU sarearen Zuzendaritza Kontseiluaren bileraren buru izan da Oaxacan, Mexikon.


Donostiako Udaleko ordezkaritza batek, hain zuzen ere, Eneko Goia alkateak eta Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak, Mexikoko Oaxaca hirira egin dute bidaia CIDEU – Centro Iberoamericano de Desarrollo Estratégico Urbano – sarearen urteroko bileran parte hartzeko.

Donostia sare honen kide da 2005etik. CIDEU sarea 150 hiri iberoamerikarrek osatzen dute eta, besteak beste, sare honen kide dira Buenos Aires, Santiago de Chile, Medellin, Bartzelona eta Merida (Mexiko). Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu duenez, hiri horiekin guztiekin harremanak sendotzen jarraitzen dugu, hiriak dituzten erronkei buruzko proiektuak konpartituz eta egungo hiriak nola izan behar duten hausnartuz.

Egun Donostia CIDEU sarearen presidente da. Iaz hartu zuen kargua Eneko Goia alkateak Kursaalen egin zen CIDEU-ren XXII. Kongresuan. Medellinek eman zion lekukoa eta 2018an Donostiak Santiago de Chileri pasako dio XXIII. Kongresuan, hain zuzen ere, Txileko hiriburuan egingo den batzarrean.

CIDEU-ren urteroko bilera Zuzendaritza Kontseiluaren bilerarekin hasi zen. Eta bilera horren buru Donostiako alkate Eneko Goia izan da. Bertan, besteak beste, 2017ko lan-plangintza onartu da.

Goiak adierazi du, garrantzitsuena dela hiriak elkarlanean jarraitzea esperientziak partekatuz eta, beraz, orain arte egin denarekin jarraituz. Horrenbestez, Donostiako alkateak azpimarratu du, proiektu zehatzak direla plangintza estrategikoei sinesgarritasuna emanten dietenak eta, ondorioz, bilera hauek aukera ezinhobea direla atlantikoaren beste aldearekin harremanak sendotzen jarraitzeko, betiere, proiektu eta estrategia komunekin.

Donostiaren Mugikortasun Jasangarriaren eredua

Batzarraren bigarren egunean egingo da kongresuaren zati garrantzitsuena. Bertan, Donostiako alkate eta CIDEU sarearen presidente Eneko Goiak irekiera ekitaldian parte hartuko du eta, bertan, bere konpromisoa adieraziko du CIDEU sarearekiko.

Behin irekiera ekitaldia eginda, hainbat hitzaldi eta mahai inguru izango dira mugikortasunaren hainbat esparruei buruz. Aipagarrienak: alkateen arteko solasaldia eta Donostiaren Mugikortasun ereduaren aurkezpena, Donostiako alkateak eta Estrategia Bulegoko zuendari Kepa Kortak egingo dutena.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak