Berriak

Donostiak hiriko estrategia azaldu du Santiago de Chilen, CIDEU Biltzarraren esparruan

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaile Kepa Kortak parte hartu zuten Santiago de Chileko Biltzarrean. Goiak  hiriak adinekoentzat eta hiri lagunkoia izateko sustatzen dituen inklusio politikak azaldu zituen. Donostiako hiritarren hiru heren adineko pertsonak direla kontutan izanik, proiektu estrategiko garrantzitsua da hau hiriarentzat.

 

Previous Next

Donostiako alkateak ‘Donostia Lagunkoia’ programaren edukia zerrendatu zuen. Zentzu horretan, hiriak aldatzeak eta egokitzeak ez diola bakarrik hiriaren beraren fisonomiari eragiten azpimarratu zuen. “Izan ere, ohiturak ere aldatu behar dira, gune irisgarriak bilatu behar dira eta hainbat estrategia diseinatu behar dira gure hirietan gero eta pisu gehiago duen sektorea bizitzeko hiri atseginagoa izan dezan” adierazi zuen. Bestalde, Eneko Goiak parte hartu zuen Santiago de Chile, Oaxaca (Mexiko), eta Rosarioko (Argentina)  eta Bartzelona hirietako agintariekin mahai inguru batean.

Bestalde, Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaile Kepa Kortak, proiektuen mahaiean parte hartu zuen, Urumea ibaiaren balio-lanaren estrategia aurkeztuaz. Bere hitzaldian, Tabakalera Kultura Garaikideko Zentroa eta bere inguruan gertatu den eraldaketa eta Txomin-Enea proiektua Urumea ibai-parkea eta inguruneko hiri-eraldaketa  izan zituen hizpide.

"Gune Publiko eta Hiri-Paisaia" lelopean burutu da CIDEU hiri iberoamerikarren sarearen kongresua, 2016an Donostian jaso zuen biltzar hau. 

 

Lehendakaritzan eta idazkaritzan aldaketa

Santiago de Chile apirilaren 16a eta 19a bitartean burutu denCIDEUren XXIII. Kongresuan lehendakaritza aldatu zen eta kide berri sartu ziren sarera. Orain arte, Donostiako alkate Eneko Goia izan da sarearen presidente, eta kongresuan Felipe Alessandri Santiago de Chileko alkateari pasa zion lehendakaritza. Felipe Alessandrik hurrengo bi urteetan izango da CIDEUren presidente. Era berean, Maravillas Rojo CIDEUren idazkariak kargua utzi zuen eta Bartzelonako zinegotzi Laura Perezek kargua hartu du.

CIDEU hiri iberoamerikarren sarean 126 hiri daude, hain zuzen ere,  120 milioi biztanle batzen dituzten 126 metropoli. Besteak beste segidako hiriek osatzen dute sarea: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Bartzelona, Zaragoza, Buenos Aires, Medellin, Oaxaca, Cuenca, Quito edo Santigo de Chile.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak