Berriak

Donostiak irailaren 19an Europako Saria jasoko du

Europaren eraikuntzaren balioak hedatzeagatik Donostiak egindako ekarpena aitortzen duen saria, Gipuzkoako hiriburura bidaiatuko duen Europako ordezkaritza baten eskutik etorriko da.

Donostiak 2019ko Europako Sariari ongietorria emango dio. Udalak jarduerez beteriko egitaraua prestatu du, “hiriak Europarekin duen konpromisoa eta inplikazioa” aitortuko duen saria emateko ardura duen Europako ordezkaritzak Gipuzkoako hiriburura datozen bi egunetan egingo duen bisitari begira.

Ekitaldi nagusia ostegunean, irailaren 19an, ospatuko da. Haur, gazte eta helduez osatutako danborrada baten danbor-arradek hiriko hainbat kale zeharkatuko dituzte. Danborradak Alderdi Ederren amaituko du bere ibilbidea eta bertan ordezkaritzari harrera egingo dio. Egitarauaren jarduera aipagarrienetakoa izango da eta egun horretan bertan Udaleko Osoko Bilkura Aretoan 19:00etan ospatuko den Sariaren banaketa-ekitaldiaren ataria izango da. Ekitaldian hainbat herrialde ezberdinetako hamar bat parlamentariez, La Daira de Bojador bezalako hiri senidetuez eta 2016an sari bera jaso zuen Gironako alkateaz osatutako delegazioak parte hartuko du, besteak beste. Instituzio, erakunde eta kolektibo ezberdinetako ehun ordezkari baino gehiagok ere beraien parte-hartzea baieztatu dute.

Eneko Goia alkateak, Kęstutis Masiulis Europako Sariaren Azpibatzordeko lehendakariordearen eta Parlamentu Biltzarreko lehendakariordea den Joseph O’Reilly jaunaren eskutik jasoko du saria.

Hala ere bihar, irailaren 18an, Udalak antolatutako ekintzak ere egongo dira. Ordezkaritza Aieteko Bakearen Etxera joango da 17:00etan. Bertan, "Europako Sariaren 60. urteurrena" erakusketa bisitatzeaz gain, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Saileko eta Globernanceko (Gobernantza Demokratikoaren Institutua) arduradunek harrera egingo diote. Bilera amaitu ondoren, bisitaren beste mugarrietako bat gauzatuko da: Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarreko agintarien eta hiriko gazteen arteko elkarrizketa. UPV/EHUko, Mondragon Unibertsitatea-Leinn, Tecnun, Deusto, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, European Youth Parliament eta La Asunción Ikastetxeko ikasleek taldekako dinamika batean parte hartuko dute. Bertan, besteak beste, honako gai hauek eztabaidatuko dira: gazteek Giza Eskubideak bultzatzeko duten zeregina eta erakundeek Europako balioak sustatzeko duten ardura. Topaketa  Aieteko Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18:15etik aurrera, eta bi aldeen arteko hurbilketa eta elkarrizketa irekia sustatzea izango du helburu.

Ondoren, ordezkaritza Donostiako Udaletxera joango da eta bertan harrera ofiziala egingo diote, Eneko Goia alkatearen eta Udalbatzaren eskutik. 

Europar Batasuneko koloreekin bat etorriz, gainera, irailaren 18ko eta 19ko gauetan udaletxeko fatxada urdinez argiztatuko da.

Ibilbide luze baten errekonozimendua

Europako Kontseiluak apirilean ospatutako Legebiltzar Batzarrean iragarri zuen Donostiako hiria Europako Sariarekin saritua izan zela. Bertan, lankidetza eta promozio ekintza ezberdinen bidez gauzatzen diren hiriaren europar izaera eta izpiritua nabarmendu zituen Europako Kontseiluak.

Eneko Goia alkatearen esanetan, saria “ibilbide luze baten onarpena da, gure hiriak aspaldian egin duen Europa justu eta solidario baten aldeko apustua sarituz. Bide honek mugarri batzuk izan ditu, tartean 2016an bizitako Europako Kultur Hiriburutza bera”. Berez, Europako Kontseiluak hiri bati ematen dion sari garrantzitsuena da honakoa. Garaikurra, brontzezko domina, pergaminoa eta gazteentzako ikasketa amaiera ordaintzeko bekak eskaintzen ditu sariak, Europako erakunde nagusiak ezagutzeko helburuz.

Donostiako hautagaitza dossier baten bidez aurkeztu zen, baita bideo baten bitartez ere, non donostiar zein atzerriko herritarrek hiriak bultzatu eta barreiatzen dituen balioak azaltzen dituzten. 

Saria Europako 47 estatuetako hirien artean banatzen da eta, beraz, Donostiak bat egin du hori lortu duten udalerrien zerrenda esklusiboarekin.


Newsletterrera harpidetu

DATUEN BABESA

Datuak babesteko indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu emandako datuak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun moduan, eta DONOSTIA SUSTAPENAK, tratamenduaren eragile moduan, informazio eta/edo sustapen buletinak helarazteko xedearekin.

Zure datu pertsonalen tratamendurako legitimotasun oinarria da Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikulua, interesdunaren baimena.

Ez da aurreikusi zure datu pertsonalen lagapenik ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu.

Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da.

Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Beato Tomas Zumarraga kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, aldez aurretik eta aukerako moduan, Datuen Babeserako Ordezkariari idazkia helarazi ahalko zaio helbide elektroniko honetan: dbo@donostia.eus.

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak

Cookie-ak E2020DSS Plan Estrategikoraren webgunean

Gure webgunean nabigatzerakoan esperientzia gardena eta erosoa izan dezazun erabiltzen ditugu cookie-ak. Gure webgunea erabiltzerakoan cookie politikak onartzen dituzu; gure webgunean egiten dugun cookie-n erabilerari buruzko informazio gehiago ikus dezakezu Pribatutasuna atalean.

Cookien ezarpenak Onartu cookieak