Berriak

Donostiak Smart Mature Resilience proiektua hartzen du

Donostiak Europako 6 hiri eta 6 erakunde hartuko ditu martxoaren 6tik 8ra bitartean, erresilientziaren gaineko “Smart Mature Resilience” proiektu europarra lantzeko.

Proiektua 2015. urtean sortu zen, gutxi gorabehera 3 urtez erresilientzia (hots, azpiegitura erabakigarrietan eta gizarte-arloan gerta daitezkeen edota klima-aldaketak eragin ditzakeen hondamendiak saihesteko eta haiei erantzuteko hiriek duten gaitasuna) kontuetan hiriek duten ezagutza eta erabiltzen dituzten estrategiak partekatzeko helburuarekin.

Oraingo honetan, martxoaren 6, 7 eta 8an, Europako 6 hiritako 36 ordezkari izango ditugu Donostian: Bristol (Britainia Handia), Erroma (Italia), Glasgow (Eskozia – Britainia Handia), Vjele (Danimarka), Riga (Letonia), Kristiansand (Norvegia), eta 6 erakunde: Tecnun, ICLEI Europe, CIEM, DIN, University of Strathclyde eta LIU, Donostiarekin batera, “Smart Mature Resilience” proiektu europarreko kideak, alegia.

Asmoa da Erresilientziari buruzko Gida, Erresilientziari buruzko Gida Europarraren prototipo gisa, prestatzeko jada hasitako lanari jarraipena ematea, arrisku natural eta artifizialen kontra ezkutu sendo bat sortuz, erantzuteko gaitasuna hobetzen laguntzeko. Helburua da hiriek krisien efektuak modu eraginkor eta aproposean jasateko, asimilatzeko, haietara moldatzeko eta beren onera etortzeko gai izatea, bai eta funtsezko azpiegiturak eta funtzioak nola babestu edota berreskuratu ditzakegun planifikatzea ere.

Itsasoaren inpaktuak eta uholdeek eragin ditzaketen arazoak, akaso klima-aldaketarekin erlazionatuak, argi ikusi ditugu, hala nola gizarte-arloak planteatzen dituen erronkak (zahartzea, errefuxiatuak, pobrezia, etab.); hortaz, Donostiak prest egon behar du eremu horietako krisiei behar bezala erantzuteko. Eta erresilientzia krisi horiei azkarrago erantzuteko eta hiria normaltasun egoerara ahalik eta azkarren eta eraginkorren itzultzeko gaitasun hori da, hain zuzen.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak