Berriak

Donostiak Tokio Design Festival jaialdiko ordezkaritza bat hartu du

Bisitaren helburua hiriaren arrakasta gakoak ezagutzea izan da, gastronomia eta turismo alorretan. 

 

Koordinatzailea Tokyo Wonder Site zentroko zuzendaria, Yusaku Imamura jauna, izan da, eta bisitaren helburua hainbat eragile publiko eta pribaturekin aurrez aurre biltzea, eta hiriko azpiegitura gastronomiko, turistiko eta kultural nagusiak ezagutzea izan da.

Delegazioaren agendan bisita eta topaketa ugari antolatu dira. Basque Culinary Center eta Luis Irizar Sukaldaritza Eskola ezagutu dituzte, non hiriko sukaldari nagusiekin elkartu baitira. Horrez gain, topaketa egin dute 2016 Europako Kultur Hiriburutzako arduradunekin eta, hiriko Estrategia Bulegoan, Turismo Bulegoko eta Estrategia Bulegoko arduradunekin elkartu dira, hiriaren ikuspegi estrategikoa eta hiri-marka nazioarteko mailan sustatzean lortutako arrakastaren gakoak ezagutu ahal izateko.

Beste motibazio garrantzitsu bat Tokioren eta Donostiaren arteko lotura indartzea izan da; oraingo honetan, udazkenean egingo den eta Donostia sustatuko duen Tokio Design Festival jaialdiaren hurrengo edizioa dela eta. Aurreikuspenen arabera, hantxe izango dira tokiko 47 egunkari.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak