Berriak

Donostiak Zientzia eta Berrikuntzaren Hiriaren saria jaso du

Odon Elorza Donostiako Alkateak gaur ostegunean, urtarrilak 13an jaso du Donostia “Zientzia eta Berrikuntzaren hiri” izendatzen duen ziurtagiria, Asturiasko Printzeen eta Kristina Garmendia, Zientzia eta Berrikuntza Ministroaren presentzia izan duen eta Madrilen burutu den ekitaldian.

Donostia, Zientzia Ministerioak “tokiko esferatik I+G+b eta ekoizpen ereduaren aldaketari egindako ekarpenarekin egin duen ahalegina eta hartu duen konpromiso handia” errekonozitzen dituen ziurtagiri hau eman dio, bultzada nabarmena emanez, 100.000 biztanletik gorako Espainiako hamar hirien artean errekonozituz.

Ziurtagiri hau errekonozimendu handia da Donostiarentzat, azken urteotan egindako lanarengatik eta Donostiako Udala lider izanik zientzia eta berrikuntza teknologikoaren alde egindako apustuari esker.

Sari hau ematen den lehen aldia da eta Bartzelona, Valentzia, Valladolid, Xixon eta Santander bezalako hiriak maila demografiko berean errekonozitzen ditu.

Horrela, nabarmentzekoak dira tokiko ekimenetik, edota honekin elkarlanean sustatutako proiektuak, guztiak hirian alor ekonomiko berria sortzera bideratuak eta argi eta garbi ikus daitezkeenak, besteak beste, Miramon Teknologia Parkean, Ospitale Poloan, Zuatzu Teknologia Parkean, Ibaetako hiri unibertsitarioan, etab.

Guzti honengatik, ziurtagiri hau publiko eta pribatuaren arteko elkarlanari errekonozimendua da, Donostiako pertsona, erakunde eta entitate askoren lanaren fruitua.

2001-2010 Donostiako Plan Estrategikoak zientzia eta berrikuntzaren aldeko apustua dauka bere ardatz estrategikoen artean eta zentzu berean, helburu estrategiko gisa markatzen zuen osasunaren teknologiak indartuko dituzten azpiegiturak eraikitzea, ikerketa guneak ezartzearekin batera. Hauek errealitate bilakatu dira hamarkada oso baten perspektibarekin eta modu honetan beren saria jaso dute.

Donostiako Estrategia Bulegoak sustatu zuen, Donostiako Sustapen Elkartearekin elkarlanean Donostiako hautagaitza, eta hainbat sektoreko berrogeita hamar erakunde publiko, nahiz pribaturen babesa eta atxikidura jaso zuen, hirian presentzia duten, energia, informazio eta komunikazioaren teknologia (IKT), neurozientziak, nanozientziak eta biozientziak.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak