Berriak

Egoitza berria, aire berriarekin, suhiltzaileen eraikin zaharrean

Donostia 2016 Fundazioak duela hilabete batzuk jakinarazi zuen Hiriburutzaren bulegoa Easo kalera, antzinako suhiltzaile-etxera, eramango zuela. Eta agian artikulu hau irakurtzen duzuenerako jada kokapen berrian egongo da, horretarako denbora behar izan duten arren.

Previous Next

Donostia 2016 Fundazioak lekualdaketa honekin lortu nahi duen helburua hauxe da: «Espazio hau eragile eta erakunde sare zabal baten nodoa izatea, DSS2016EUk defenditzen dituen balioetan oinarritutako ekimen guztietarako topagunea». Beraz, egoitza berriak ez ditu Hiriburutzaren bulegoak bakarrik hartuko, hainbat diziplinatako arte sorkuntzarako espazio ere bihurtuko delako, baita jendaurrean erakusteko espazio ere. Toki ezin hobea aukeratu dute; izan ere, orain hutsik dagoen hiriko suhiltzaile-etxea hirigunean bertan dago eta bertatik jendetza igarotzen da.

Egoitza berria herritarrei irekitako toki gisa, toki hurbil gisa, planteatu da eta, horretarako, Easo eraikineko beheko solairua, kalearen mailakoa, hainbat erabileratarako espazioa izatea aurreikusten da. Gortinen eta biltegiratzeko paleten bidezko banaketak horretarako aukera ematen du. Leku horretan, topagune bat antolatuko da. Egitasmoari buruzko informazioa jasotzera joaten diren pertsonei arreta emateko erakusmahai bat, harrera gune bat, izango du.

Espazio horrek, gainera, kanpoaldera ia erabat ireki ahal izateko abantaila ematen du, suhiltzaile-etxe izan denez kamioiak sartzeko eta ateratzeko atetzarrei eutsiko dielako.

Juan Rafael Alday arkitekto gipuzkoarrak 1931n egin zuen eraikin horretako lehenengo solairuan, Hiriburutzako bulegoak jarriko dira; guztira 25 lagunentzako prestatutako tokia egongo da. Espazio horren zati bat Tabakalerarekin partekatuta kudeatuko da, Tabakalerak Easo eraikinean bere proiektuetako batzuk gauzatuko baititu.

Bigarren solairuan, bulegoetako langileek jan, atsedenaldia egin edo kafe bat hartzeko sukalondo bat jarriko da.

Espazio hori Donostia 2016ren egoitza izateko egokitzapen-lanerako material birziklagarriak erabiliko dira eta lan hori ahal den merkeena izango da, gaur egungo egoera ekonomikoa eta egitasmo hau aldi baterako dela –2016an bukatuko da– kontuan hartuz.

 

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak