Berriak

Estrategia 2020 Donostia abian jartzeak baikortasuna iragartzen du etorkizunari begira

Victoria Eugenia Antzokiak jaso zuen iritzi publikoaren aurrean E2020DSS hiriko plan estrategiko berriaren aurkezpena.

Previous Next

Ekitaldiak partaidetza garrantzitsua izan zuen, hala nola, Iñaki Gabilondo kazetaria, itzela baloreen inguruan esandakoa, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, Daniel Innerarity Filosofian katedraduna eta 2016 Hiriburutza bulegoko Ainara Martin. Aurkezpena Cristina Uriarte, Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuko presidenteak eta Odon Elorza Alkateak ireki zuten. Vanessa Rodriguez, Cadena SER-eko kazetariak aurkeztu zuen ekitaldia.

Jardunaldi xumea izan zen, handikeriarik gabea, baina etorkizunari begira gurea bezalako hirian pentsatzeak duen garrantzia mahai gaineratu nahi izan zuena.

Eta horretarako Pedro Miguel Etxenike fisikariaren presentzia izatea baino hoberik ez zegoen. Jada 2001. urtean, (Donostian noizbehinka entregatzen den hiriaren Urrezko Domina den errekonozimendu gorena jaso zuenean) Donostia zientzia, teknologia eta ezagutzaren hiria izan zitekeela amesten zuen.

Lortutako erronka. Donostia, lehen aldiz Zientzia Ministerioak entregatzen duen “Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri” ikurrak babestutako Espainiako hamar hirien artean dago (100.000 biztanletik gora dituztenetan) 2010az geroztik.

Pedro Miguel Etxenikek “hiriak ia bete du nire ametsa (zientzia eta berrikuntzaren hiri izatearena) asmo handikoak izan behar dugulako, baina norberak duenarekin ere gustura egon behar duelako” gogoratu zuen bere mintzaldian, hiriak azken hamar urteotan jasan duen eraldaketarekin pozik dagoela adierazteaz gain.

Bestalde, Etxenike konbentzituta agertu zen (“irabaziko dugu” esan zuen), 2016an Donostia Europako Kultur Hiriburu izango dela.

Faktore emozionalak ere izan zuen bere lekua ekitaldian, Iñaki Gabilondo kazetaritzan maisua (Vanessa Rodriguezek definitu zuen bezala) protagonista izan zenean. Izan ere, bere hitzek, esaldi bat eta bestea lotzeko moduak aurkezpen honetara bertaratu zirenei “oilo larrua” jarri zien.

Gabilondok dezentziaz hitz egin zuen, bai, bizi dugun garai honetan “dezente” izatea era berean hain zaila eta hain erraza den ideiari buruz. “Gure guraso eta aitona-amonek irakatsi zizkiguten aspaldiko baloreetara” bueltatzea aldarrikatu zuen, “edozein estrategiatarako tresna onena delako” eta “azken urteotan gizakiak izatea merezi ez duten jainkoen, izatea merezi ez duten helburuen eta besterik gabe azala, epidermisa asetzen duten lorpenen bila bideratu dituen itsutasun kolektibo moduko bat” suertatu dela azpimarratu zuen gainera.

“Diote: baloreak galdu dira, gora egiteko borroka dela eta, ez da hemen bakarrik gertatu, hemendik kanpo ere eman da, gihar galera kolektibo antzeko zerbait; bat-batean trabatzen gaituena, gizaki kolektibo gisa egokitzen gaituena galtzen joan da” gehitu zuen.

Gabilondoren hitzetan, gure esku dago “gugan dugun onenaren balorea eta gure lanaren onena egiten dugunaren kalitate gorenaren zerbitzura”errekuperatzea, bat-batean “gauza iraultzaile gisa aurkezten da (dezentzia, kalitate gorenaren balorea...) gure aitona-amonek txikitatik, sehaskan zeudenetik zekiten hura...”

Hurrengo hizlaria Daniel Innerarity filosofia politika eta sozialean katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean IKERBASQUEko ikertzailea eta Donostiako Aiete Parkean kokatzen den “Globernance” Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria izan zen.

Innerarity, ikuspegi filosofikotik politikari buruzko perspektiba aldaketaren azterketan jarri zituen begiak. Horrela, zera adierazi zuen, “egun, politikarekin arazo larria daukagu, politikaren funtzioa aldatu delako eta era berean, eraldakuntza sozialen garaian bizi gara”.

Innerarityk hiritarren hoztasunari heldu zion, gobernagarritasunerako arazoei eta politikak formatu berrietara egokitzeko dituen zailtasunez hitz egiteko. Ildo honetan beste hau argudiatu zuen, “ez da berrikuntzan gizarte zientzia gisa pentsatzen.

Ez ditu ia inork politika eta berrikuntza lotzen” eta “gobernantzaren aldeko apustua” egin zuen, “politika eta autogobernu moduak berritzeko tresna gisa”.

Ainara Martinek itxi zuen E2020DSS deiturikoaren aurkezpen publikoa.

Bere burua “ekonomia kultural berrien ikertzaile” gisa definitzen du Arte Ederretan Lizentziatu eta egun Donostia 2016 Kandidaturaren kultur proiektuaren zuzendariaren ondokoaren kargua hartu duen Ainara Martinek.

Bere hitzak pertsonala dena eta profesionala dena bereiztea zaila suertatzen dela adieraziz hasi zuen eta bat zetorren Pedro Miguel Etxenikerekin “baloreak pertsonengan daude” azpimarratzerakoan.

Martinen arabera, kultura beti dago gizarteari zein baloreren ekarpena egiten dion justifikatzeko jarrerarekin. Kultur politiken aldaketaren aldeko apustua egin eta era berean, erronka honek hainbat aukera dakartzala azpimarratu zuen. Hau da, Martinen arabera, kultur hiriburutzako taldearen desafiorik handiena: “kultur politikak birdefinitzea”. Martinek 2016ko Hiriburutza proiektuan ola gauzatu dena zaldu zuen labur-labur”.

Helburua, noski, 2016 da baina zera gehitu zuen, “lan prozesu baten fruitu, hazten doan olatua bezala ulertzen dugu prozesua eta olatuak hondar pixka bat eta etorkizunari begira proiektuak eragiteko gaitasun hondar bati zango luke”.

Martinek Kultur Hiriburu proiektua hiriaren estrategiaren baitan kokatu zuen eta kultura konformagaitza eta disruptiboa izan behar duela.

“Ez dira ontzat ematen existitzen diren ereduak, dena jartzen da zalantzan eta berrasmakuntzaren aldeko apustua egiten da”. Sormena bultzatzen duen kultura, irekia, konexio berriak sortu eta lehen bereak ez ziren espazio berriak betetzen dituena. Besteei entzuten dien kultura... eta esperimentatzeko beldurrik ez duena. Kodigo irekiko kultura.

Cristina Uriarte, Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuko presidente eta EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak E2020DSS egiteko burututako prozesua gogoratu zuen eta modu eskematikoan azaldu zuen dokumentua eusten duten lau zutabeak zeintzuk diren.

Bestalde, Odon Elorza alkateak plan estrategikoak hiriaren, Gipuzkoaren eta Donostialdeako inguru metropolitar osoaren potentzialtasunen araberako estrategia eta helburu zehatzak jasotzen dituela azpimarratu zuen.

Elorzak E2020DSS osatzeko prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei eta ekitaldira bertaratu zirenei eskerrak eman zizkien.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak