Berriak

Euskadi Lagunkoiaren etorkizuneko erronkak Donostian aztergai

Kursaalean burututako jardunaldietan, Donostia Lagunkoiak esperientziak eta ezagutzak partekatu ditu beste hiriburuetako ordezkariekin.

 

“Euskadi Lagunkoia Herri Sarean”ren jardunaldian sare honen parte diren herrietako ordezkariak bildu ziren. Hala, aukera paregabea izan zuten orain arte egindako lana eta esperientziak ezagutzera emateko.

Eneko Goia alkateak, inaugurazio ekitaldian parte hartu zuen, eta bertan adierazi zuen “Donostiak konpromiso sendoa duela lagunkoitasunarekin eta sarearen lanarekin”. Donostia Lagunkoiak Esperientzien mahai-inguruan parte hartu zuen Bilbo eta Gasteizko Udalekin batera.

Proiektuko koordinatzailea den Eva Salaberriak, Donostia Lagunkoia proiektuaren bilakaera azaldu zuen eta bidean ikasitakoa partekatu zuen jardunaldira bertaratu zirenekin. Bide honetan, proiektua aurrera eramateko gakoen nondik norakoak azaldu zituen “adineko pertsonekin elkarlanean, bizi-itxaropenaren hazkuntza eta populazioaren zahartzeak planteatzen dituen erronkak eta aukerei aurre egiteko ezinbestekoak diren giltzak”.

Donostia Lagunkoia zeharkako proiektu bezala jaio zen Estrategia Bulegoaren baitan, Donostiako Udaleko Ongizate eta Partaidetza departamentuekin elkarlanean. Proiektuak adinekoak jartzen ditu zentroan, hiriko politiketan zahartze aktibo eta osasuntsua sustatu nahian.

Udalerrien batzordea

Gainera, Euskadi Lagunkoia Sarearen Udalerrien Batzordearen eraketa ezagutzera eman zen. Honen helburua izango proiektua sustatzea, zabaltzea, ikusgai egitea eta gainontzeko udalerriekin ekimenaren bilakaera partekatzea izango da.

Euskadi Lagunkoia Udalerrien Sarean, egun, 45 udalerrik parte hartzen dute. Donostiako Udala 2016ko otsailaren 3an atxikitu zen ekimenera eta, ordutik, Donostia Lagunkoiak konpromiso irmoa azaldu du sare honen eraikuntza eta sustapenarekin.

Euskadi Lagunkoia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Departamentuak abian jarri zuen sarea, honen helburu nagusia ongizate gizartearen eraikuntzan lagunkoitasun eta partaidetza sustatzea izanik.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak