Berriak

Ez badugu inklusioan jarduten errealitatea eroriko zaigu gainera

“Gizarte inklusioan eta gizarte exklusioan dauden pertsonen arretan berrikuntza” izenburupean EHUko Uda Ikastaroak azken txanpan sartu ziren. Ikastaroa hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Egia-Careaga Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa –SIISek zuzendu zuten. Estrategia Bulegoa bertan parte hartu zuen.

Donostiako Estrategia Bulegoko zuzendari-koordinatzaileak, Kepa Kortak, hiriak gai honetan duen ikuspuntua azaldu zuen.

Kortaren hitzaldiak, inklusio lan taldeak, 2016 urtean zehar egindako lana azaltzea izan zuen ardatz. Hartara, ororen diagnosia egitea, jardun beharreko kolektiboak eta eremuak ezagutzea, lan-ildoen inguruko hausnarketa egitea eta gomendioen adierazpena lantzea izan dira emandako urratsak.

Adostutako lan horren ondoren, puntu kritikoen alorrean atentzioa ematen duen diagnosi dokumentua sortu zen. Bestetik, lan-ildoak eta eragile gakoen mapa ezarri ziren, guztien hausnarketa baten baitan.

Hurrengo pausoa, Inklusioaren aldeko Paktua onartzea izango da, Kortak xehatu zuen bezala.

Paktuak, hiri-plana garatzen lagunduko du, ildo-estrategikoak eta ekintza zehatzak ekiten, hirugarren sektorea konprometitzen eta hori dena, gobernantza eta erakunde publikoen, pribatuen eta gizarte eragileen elkarlanarekin lortu beharko da.

Estrategia Bulegoko zuzendariak, lan ildo honetan aurrera pausoak eman dituzten hirien adibideak azaldu zituen. Hala nola, Bartzelona, akordioaren parte diren New York eta Paris, tartean.

Bigarren jardunaldiko hitzaldien ondoren, mahai-inguru bat burutu zen honako partaideekin: Foru Aldundiko Haurrentzako babesa eta Gizarteratze Zuzendaria, Belen Larrion Kortabarria,   Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Inklusio Zuzendaria, Amaia Arteaga Dañobeitia, Nafarroako Gobernuko Inklusio eta Gizarteratze Zuzendaria, Gema Mañu Echaide, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Departamentu arteko Elkartasuneko Zuzendaria Fabien Tuleu, eta Kepa Korta bera. Gizarte Politiken Diputatuak, Maite Peña Lópezek aurkezle eta moderatzaile lanak egin zituen. 

Ikastaroa irailaren 11 eta 12a bitartean burutu zen eta 170 pertsona bertaratu ziren.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak