Berriak

Gizarte Kontseiluak bere kargu nagusiak berrituko ditu urriaren 29an

Osoko bilkuran Lehendakaria, Lehendakariordetza, Batzorde Iraunkorra eta Plan Estrategikorako Lan Batzordeko bi ordezkari izendatuko dira

Gizarte Kontseiluak saio berria ospatuko du urrian bere kargu nagusiak berritzeko eta, horrela, erakunde guztien eta haien partaideen ordezkagarritasuna bermatzeko.

Hiriko Kontseilu Sozialaren Erreglamendu Organikoan ezartzen den moduan eta udal korporazioaren aldaketarekin batera, ondorengo karguak berrituko dira:


-Lehendakaritza: hiriko Kontseilu Sozialeko Lehendakaritza garrantzi bereziko ibilbidean duen pertsonari egokituko zaio, Kontseilu Sozialen garatzen dituen funtzioei erreparatuta, eta Osoko Bilkurak demokratikoki hautatua izango da.
-Lehendakariordetza: Kontseilu Sozialeko kideen artean hautatua izango da.
-Batzorde Iraunkorra: Lehendakaritzak, Lehendakariordetzak eta Osoko Bilkura osatzen duten 13 kidek osatuko dute, Bilkurak berak hautatutakoak, edozein kidek proposatuta eta talde ezberdinetakoak izanik.
-Plan Estrategikorako Lan Batzorderako 2 kide: modu askean hautatzen dira Kontseilu Sozialeko Osoko Bilkurako ordezkarien artean.


Kontseilu Sozialeko idazkari teknikoak aurretik hautagaien zerrenda jasoko badu ere, kargu berrien bozketa eta izendapena bertan egingo da, Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan urriaren 29an arratsaldeko 17:00etatik aurrera ospatuko den saioan.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak