Berriak

Gizarte Kontseiluko presidentea, Pedro Miguel Etxenike, Europako Fisika Elkarteko Ohorezko kide

20 Ohorezko Kidek osatzen duten zerrendan sartu da Fisika Katedraduna. Zerrenda hori, besteak beste, zazpi Nobel saridunek, CERN-eko bi zuzendari ohik eta Asturiasko Printze saria eskuratu zuten hiru pertsonek osatzen dute.

EHUko katedradun, Donostiako Gizarte Kontseiluko presidentea eta Donostia International Physics Center-eko (DIPC) zuzendari, Europako Fisika Elkarteko (EPS, ingelesez laburtu nahi bada) Ohorezko Kide izendatu dute. Horrela, Etxenike, Estatu mailan aitormen garrantzitsu hau jaso duen lehenbiziko zientzialaria da.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak