Berriak

Gure etorkizuneko hiria eraiki nahi izanez gero, planetaren bilakaera aintzat hartu behar dugu

Gaur arratsaldean, Etorkizunaren Egoera 2011 txostenaren aurkezpena egingo da Donostian, mundua 2030ean eta aurrerago nola izan litekeen planteatzeko prospektiba ariketa egiten duen dokumentua. Lan hau Millenium Proiektuaren barruan sartzen da, eta haren zuzendari eragile Jerome C. Glenn izango da txostena aurkezteko ardura izango duena. Hitzaldia, Estrategia Bulegoak Prospektiker eta Donostiako Udalaren lankidetzaz antolatua, 19:00an izango da, Udaletxeko Udalbatza Aretoan.

Previous Next

Etorkizunaren Egoera 2011 txostenak planteatzen du mundua gero eta aberatsagoa dela, hezkuntza maila hobea duela, herritarrak luzeago bizi direla, baketsuagoa dela eta hobeto konektatuta dagoela; hala ere, munduaren erdia potentzialki ezegonkorra da. Elikagaien prezioak gora doaz etengabe, ur-erreserbak murrizten ari dira, ustelkeria eta krimen antolatua handitzen ari dira, gure bizi euskarriaren ingurumen arloko bideragarritasuna, zorra eta ziurgabetasun ekonomikoak hazten ari dira, aldaketa klimatikoak geldiezina dirudi, eta aberatsen eta pobreen arteko zuloa gero eta handiagoa da. 2030ean, planetako hiru mila milioi pertsonak ez dute edateko ura lortzeko modurik izango; espainiar gehienek, berriz, data horretarako, abiadura handiko geltoki bat izango dute etxetik 15-20 minutura.

Ingurumenari dagokionez, Etorkizunaren Egoera 2011 txostenak planteatzen du Aldaketa Klimatikoaren Gobernu arteko Panelaren – IPCC (ingeleseko sigla) azken proiekzioek jaso dutena baino askoz ere bizkorrago berotzen ari dela mundua; are gehiago, berriki egin diren kalkuluek errealitatea gutxietsi lezakete, ez baitute kontuan hartzen izotz iraunkorraren urtzea. Horiek dira txosten honek etorkizunerako aurkezten dituzten jokaleku batzuk, eta bereziki azpimarratzen ditu hainbat arlorekin zerikusia duten auziak, besteak beste, demografia, ingurumena, aldaketa klimatikoa, baliabideak, osasuna, teknologia berriak eta segurtasuna.

Etorkizunaren Egoerak ez du etorkizun oparo baten inolako bermerik eskaintzen. Amesgaizto larri askorentzako aukera dokumentatzen du, baina, bestalde, horietako bakoitzarentzat egon litezkeen konponbide sorta zabalaren berri ere ematen du. Herritarren gaur egungo hazkunde joerek, baliabideak agortzeak, aldaketa klimatikoak, terrorismoak, krimen antolatuak eta gaixotasunek beren horretan irauten badute eta bat egiten badute datozen 50 eta 100 urte bitartean, erraza da mundu ezegonkor bat irudikatzea, emaitza katastrofikoekin. Etorkizuneko interneten bidezko auto-antolaketak, lankidetza transnazionalak, materialen zientziak, energia alternatiboek, zientzia kognitiboak, erlijioen arteko elkarrizketak, biologia sintetikoak eta nanoteknologiak irauten badute eta bat egiten badute datozen 50 eta 100 urte bitartean, erraza da irudikatzen denon onerako izango den mundu bat. Hau da Etorkizunaren Egoeraren hamabosgarren txostena. 15 urtean 3.000 bat pertsona sortzailek eta gogoetazalek metatutako ikerketa eta iritziak eta pentsakizunak biltzen ditu. Dokumentu hau Millenium Proiektuaren barruan landu da, planeta osoan 40 nodo dituen “think tank” edo ideien laborategiaren barruan; haien artean aurkitzen da Donostiako Prospektiker Aholkularitza Enpresa.

Jerome Clayton Glenn

Mundu mailako prospektibaren ordezkari handienetako bat da, baita Millenium Proiektuaren zuzendari eragilea ere. 35 urte baino gehiagoko esperientzia du Etorkizunaren Ikerkuntzan, eta gobernu, nazioarteko erakunde eta industria pribatuarentzat lan egin izan du honako arlo hauetan: Zientzia eta Teknologia Politikak, Ingurumen Segurtasuna, Ekonomia, Hezkuntza, Defentsa, Espazioa, Etorkizunaren Ikerkuntza Metodologia, Nazioarteko Telekomunikazioak eta Etorkizunaren Batzordearekin batera erabakiak hartzeko babes sistemak, Hudson Institutua, Etorkizunaren Aukera Gela eta Milurteko Proiektua. Hitzaldiak eman ditu 300 bat gobernu sailetan, unibertsitateetan, GKEetan, Nazio Batuetako erakundeetan, edo/eta mundu osoko korporazioetan, etorkizunarekin zerikusia duten hainbat gairi buruz.

Nork gomendatzen du Etorkizunaren Egoera 2011 irakurtzea

Ban Ki-moonek, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak hau esan du azterlanari buruz: “…ezagutza guztiz baliotsuak Nazio Batuen, haren Estatu Kideen eta gizarte zibilaren etorkizunerako”. Jennifer M. Gidleyk, Etorkizunaren Azterlanen mundu mailako Federazioko Presidenteak erantsi du: “…baliabide erabilgarriak hezkuntza globalaren eta etorkizunaren egitasmoetan diharduten irakasle eta ikasleentzat”. Andrés Oppenheimer The Miami Heraldeko zutabegileak, 1987ko Pulitzer Sariaren irabazlekideak ziurtatzen du “…mundua 2030ean eta aurrerago nolakoa izango den bere buruari galdetzen dion edozeinentzako irakurketa erakargarri bat”.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak