Berriak

Hiria eta Pobrezia: "Hiriek garapen prozesuan duten rola"

2012. urtean, Caritas Gipuzkoak 29 mila pertsona artatu zituen lurralde osoan, azken sei urteotan kopurua bikoiztu egin da. Datuek egoera zein den argi uzten dutela esan genezake, hau da, pobreziak eta bere ondorioak, gaur egun, gizarteak duen arazo larrienetako bat dela, hain zuzen ere.

“Hiria eta Pobrezia: Hiriek garapen prozesuan duten rola” ikastaroak ikuspegi ezberdinetatik landuko du gaia. Abiapuntua, ikuspegi historikoa izango da, Europako ikuspegia landuko da ere, Europar Batasunak gai honetan garatzen dituen gizarte politikak gerturatuaz. Bestetik, enpatia gaitasun pittin bat lortzea izango du helburu, errealitate berriak eta pobrezia egoera ezkutuak daudela mahai gainean jarriaz, eta beharrezkoa den beste ikuspegia ere kontuan hartuko da, hain zuzen ere, antropologikoa.

Ikastaroak laugarren sektorera hurreratzea egingo du, azpimarratuaz gizarte xedea duten enpresa jardueren garapenaren garrantzia. Donostiako Estrategia Bulegoa eta Bilbao Metropoli-30-en elkarlanari esker burutzen da ikastaro hau.

Pobreziaren eta hiriaren arteko loturaren eboluzio historikoa maiz ezezaguna izan da topikoen edo Charles Dickens edota Victor Hugoren eleberriez gain. Izan ere, desberdintasunaren, eskasiaren eta abarren sorreran izan duen rola bezalako alderdiekin, nekazaritza eremuetan hedatuta dauden biztanleak erakartzeko ahalmenarekin, bai eta hiriko aberastasun eta pobreziaren arteko bizikidetzarekin ere, erlazionatu da.

 

Gaur egun hirietako pobreziaren jatorriaren gaineko hausnarketak lehen mailan kokatzen dira. Krisiak, migrazioek eta abarrek arazo hau lehentasun bihurtu dute hirien kudeaketan, sarri kultur adierazpenen edo hedabideen bitartez (eleberriak, filmak, egunkarietako erreportajeak, Espainiako pobrezia irudikatzen zuena bezalakoak, etab.) agertzen zaigun azpimundu ezezagun bat izaten jarraitzen duen arren. 2010ean, EBko 15,5 milioi biztanle pobrezia arriskuan zeuden. Zifra honek gora egiten jarraitzen du krisiaren eragin bortitza dela eta, baina ez bakarrik horregatik; arazo ekonomikoez gain, lotura duten beste batzuk ere badaude: gizarte‐, lan‐, kultura‐, familia‐ edo osasun‐arazoak. Era berean, pobreziak hirian ghetto kulturalak sorrarazten ditu.

 

Genero problematikak eta adinekoen arazoak, familia‐unitateen tamainaren zein adinekoak ingurune babestuan mantentzen zituzten laguntza‐harremanen murrizketaren ondorioz, bai eta aldaketa demografikoen ondorioz ere, ugaritzen diren pobrezia egoeretan. Bizi‐itxaropenaren hazkundeak. Gizarte zibilak pobreziaren aurkako eragile nagusietako bat izan behar du. Boluntarioek eta herritar aktiboek kohesio soziala sustatu eta desberdintasuna arindu behar dute, pobrezia egoera berriak sorrarazi dituzten kaleratzeen aurkako mugimenduetan bezala, protagonista rola hartuz.

 

Pobreziaren aurkako borrokak indar politiko guztien gai‐zerrendan egon behar luke. Pobreziaren kronikotasuna sarri saihestezintzat hartzen da eta espazio‐segregazio politikak bultzatzen dira pobrezia errotik ateratzeari indarrez heldu ordez. Ikastaroaren helburua arazo hau ikuspegi historiko, sozial, ekonomiko eta hirigintzakotik aztertzean datza. Hirian pobrezia nola eta zergatik sortzen den, eta XX. mendeko hirietan pobrezia saihesteko erabili ditzakegun mekanismoak ikertzen saiatuko gara. Horretarako, hiriaren eta pobreziaren gaineko azalpen historiko bat oinarri hartuta, hirietan pobrezia eragiten duten arrazoiak eta bertan duen eragina (narriadura soziala, adingabeen rola, osasuna, segurtasun falta, hiriaren narriadura, etab.) aztertuko ditugu, ingurune ezberdinetako adibide desberdinak kontuan hartuz.

 

Azkenik, pobreziaren aurkako borrokan aurrera egitea lortzen ari diren hiri ereduak zehaztuko ditugu, eta hiriek pobreziaren aurrean hartu beharko lituzketen neurriak eztabaidatuko ditugu.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak