Berriak

Hirien etorikizuna erronka nabarmena

CIDEUren XXII. Biltzarra.

Donostiak, lehen aldiz CIDEU (Hiri Garapen Estrategikoaren Iberiamerikar Zentroa) sarearen XXII. Biltzarra hartuko du datorren hilabetean.

Biltzarrak hirien erronka nabarmenei ekingo die, etorkizunena hiriek izango dituzten zailtasunak biltzen dituen lau eremuetan: Gizarte Kohesionatua, Ingurumena eta Klima Aldaketa, Hiri Garapen Ekonomikoa eta Neogobernantza.

Biltzarra datozen martxoaren 16,17 eta 18a bitartean izango da eta bertan, hiri planifikazio estrategikoan adituak, alkateak, eta hainbat hirietako liderrak elkartuko dira, hiriek mende honetan aurre egin beharko dituzten erronken inguruan eztabaidatzeko.

Joan den mendean munduko biztanleriaren herena hirietan bizi zen, mende berriaren hasieran berriz, biztanleriaren erdia da, eta aditu askoren hitzetan 2050. urterako biztanleriaren bi herenak izango dira hirietako biztanle.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak