Berriak

IKASTAROA: Gobernantza berria herritartasun berrirako

NOIZ: Irailak 4-5

NON: Miramar Jauregia. Donostia

ZUZENTZEN DU: Bilbao Metropoli 30-k eta Donostiako Estrategia Bulegoak.

Matrikularen prezioa maiatzaren 31ra arte: 60 €.

Matrikularen prezioa Ekainaren 1etik aurrera: 68 €

 

IKASTAROAREN HELBURUAK

“Gobernantzaren" kontzeptua ez da berria. Giza zibilizazioa bezain zaharra da. Gobernantzak, kontzeptu bakar gisa, hau esan nahi du: erabakiak hartzeko prozesua eta erabakiak gauzatzera edo ez gauzatzera daraman prozesua.

Azken hamarkadetan, estamentuek beren esku hartzeen efikazia, kalitatea eta norabide egokia adierazteko erabili dute termino hori, eta horrek legitimitatea eman die hein handi batean. Baina esku hartze horietan ez dute herritarren parte hartzea ahalbidetu.

 

Ikastaro honen helburua da parte hartze publikoaren eta ahalduntze komunitarioaren kontzeptu berrietan barrenako ibilbidea egitea, kontzeptu horietan gobernantza, herritarren papera eta baterako erantzukizuna funtsezkoak direla aintzat hartuta.

Gobernu jardunbideak aintzat hartzea, gobernagarritasunaren inguruko tokiko jakintza berreskuratzea, eta gobernuaren eta gizarte zibilaren arteko harremanak egituratzea, horren bidez kultura politiko demokratikoa eratzen laguntzeko.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak