Berriak

Indiako, Panaji hiriak Donostia hartu du erreferente gisa

Bi hiriek zenbait elementu oso antzeko dituzte; esaterako, egitura fisikoa, baliabide naturalen potentziala, turismoarekiko eta kulturarekiko orientazioa, eta bestelako alderdi zehatz batzuk. Panaji, Donostia bezalaxe, Indiako lehenengo nazioarteko zinema-jaialdiaren egoitza da, herrialde osoko garrantzitsuenarena, hain zuzen.

 

Antzekotasun horiek Gipuzkoako LKS arkitektura- eta ingeniaritza-enpresak Indiako Panaji hiriko masterplana egiteko nazioarteko lehiaketa irabazi ondoren azaleratu dira. Hiria, esan bezala, bereziki turistikoa den Goa estatuan dago.

Mandovi ibaiaren ertzean dagoen Panaji da estatu horretako hiriburu politikoa, eta portugaldarren okupazio garaiko ondare aberatsaren jabe da.

LKS enpresak osatuko duen masterplanaren helburua Panajiren eraldaketari ekitea da, horretarako, besteak beste, azpiegiturak, mugikortasuna, bidaiarien garraioa eta gune publikoak hobetuta, baita ibai-ibilguak eta haien hertzeak integratuta, kultura-ondareari balioa emanda eta hiriaren itxura berrituta ere. Masterplana Gipuzkoako enpresari esleitzeko arrazoi nagusietako bat erreferente gisa Donostiako hiri-eredua zuela izan da. LKSren proposamenak barnean hartzen du Donostiako Udalaren Estrategia bulegoaren lankidetza.

Donostiari buruzko hainbat aipamen biltzen dituen albistea Indian oihartzun handien duen The Times of India egunkarian agertu da (hiru milioi irakurle egunero); egunkaria, mundu guztian gehien irakurtzen den ingelesezko berripaperetako bat da.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak