Berriak

Japoniako ordezkaritza bat Donostian izan da hiriaren bilakaera ezagutzeko

50 aditu inguru izan dira Eneko Goia alkateak Udalean egindako harrera ofizialean.

Previous Next

Eneko Goia alkateak harrera egin dio egunotan Donostiaren birsorkuntza eta bilakaera ezagutzeko asmoz hiria bisitatu duen Japoniako ordezkaritzari.

Koken-Kai, enpresen jabe eta exekutiboei zuzendutako azterketa-taldea da, Tokio, Osaka eta Fukuokakoa, batez ere,  eskualdeen garapenaren inguruan lan egiten duena. Donostiara, aldiz, 40 lagun inguru etorri dira. 

Taldeak, Ohmae nazioarteko aholkulari ospetsua buru duela, hainbat arlorekin lotutako azterlanak egiten ditu, hala nola ekonomia, negozioak, politika eta kanpoko gaien ingurukoak, besteak beste. Kasu zehatz honetan, eta Bilboren garapenari buruzko azterlana egin ondoren, hiriko erakunde eta pertsona nabarmenen bitartez Donostiako berrurbanizazio-prozesua zuzenean ezagutzea du helburu, eta Japonia eta Gipuzkoako hiriburuaren arteko lankidetza-aukerak sustatzea.

Kepa Korta Estrategia Bulegoko zuzendariak eta Ainhoa Cordoba Donostia Turismoko Komunikazio arduradunak hiriaren egungo egoerari buruz duten ikuspegia azaldu dute.


Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak