Berriak

Kantauriko Perla, baita Urrezko Hiria ere

Condé Nast Traveller bidaietan espezializatua dagoen aldizkaria urtero ematen dituen Golden List zerrendan, Donostia estatuko hiri turistiko onena izendatu du.

Bestalde, Maria Cristina Hotela, estatuko onenen artean kokatzen da.

Previous Next

Condé Nast Traveller hainbat herrialdetan edizioak dituen aldizkari estatubatuarra da. Bidaietan eta turismoan espezializatutako aldizkaria da, eta mundu mailan ospe handiko erreferentea da bidaiari eta turistentzat.

Saria apirilaren 25ean eman zuten ezagutzera, Madrilen ospatutako ekitaldian. Era berean, New York nazioarteko hiri onena izendatu zuten. Urtero Urrezko Zerrendak sortzen ditu, mundu osoko hotel, norako eta bestelako baliabide turistiko onenak jasotzen dituztenak, aldizkariko irakurleen arabera.

Aurten, irakurleek Donostia izendatu dute hiri onena, bost finalisten artean (Donostia, Bartzelona, Madril, Sevilla eta Santiago de Compostela). “Kontxako badia ikusgarria da Donostiako ezaugarri xarmangarrienetako bat. Honekin batera gastronomia (Alde Zaharreko kale eta plazetan artea dena), eta munduko zinema-jaialdi nagusienetako baten egoitza izateak ematen duen izaera kosmopolita nabarmendu behar dira”.

Maria Cristina hotela, estatuko hotel onenen artean finalista

Maria Cristina Hotela ere finalista izan da, estatuko hotel onenen kategorian. Honela, munduko turismoko Urrezko Zerrendan Donostiaren presentzia bikoitza izan da.

Donostia Turismoko zuzendariak, Manu Narvaezek, jaso zuen Donostiaren izenean saria. Beste mailatan ere sarituak egon ziren: Norako Onena, Hiriko hotelik Onena, Resort Onena, Spa Onena, Irla Onena… besteak beste.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak