Berriak

Kolonbiako ordezkaritza batek Donostia bisitatu zuen

Harold Guerrero López Kolonbiako San Juan de Pasto hiriko alkateak joan den ekainaren 11ean, bisitatu zuen Donostia, hiriko Estrategia Bulegoan abiarazi zen topaketa batean, non Kepa Korta zuzendari-koordinatzaileak harrera egin baition.

Kolonbiako ordezkaritzak, San Juan de Pastoko agintari gorena eta Findeter S.A.-Financiera del Desarrollo* erakundeko presidentea, Luis Fernando Arboleda, buru, David Fernández, Urbe 2050-eko (hiri iraunkor eta gainerakorrak garatzeko Eusko Jaurlaritzak sustatu duen ekimena) zuzendariaren gidapean bisitatu zuen hiria.

Topaketak, mugikortasun iraunkorraren, kultura-azpiegituren birsorkuntzaren (Aquariuma, San Telmo museoa, Tabakalera) edota ingurumenaren inguruan sortzen ari diren sektore berriek eskaintzen dituzten aukera berrien ikuspuntutik, Donostiak hiri-berroneratzeari dagokionez bizi izan zuen esperientzia erakustea zuen helburu.

Ordezkaritza Estrategia Bulegoan bildu zen, non Donostiako hiri-eredua zuzenean ezagutzeko aukera izan baitzuen, hiriaren plan estrategikoaren bitartez, etorkizuneko ikuspegi batekin. Ondoren, hiriko eremu erromantikoa bisitatu zuten: Kursaala, San Telmo Museoa, Alde Zaharra, Kaia eta Haizearen Orrazia.

San Juan de Pasto

San Juan de Pasto Kolonbiako Nariño departamentu andetarreko hiriburua da. Hiria, kolonizazioaren garaitik, eskualdeko administrazio-, kultura- eta erlijio-zentroa izan da. San Juan de Pasto «Kolonbiako ustekabeko hiria» bezala ere ezagutzen da, 400.000 biztanle inguru ditu eta bertan ospatzen da urtero Andeetako Kulturen Nazioarteko Topaketa. Departamentuko hiriburua denez, Nariñoko Gobernuaren egoitzak, Departamentuko Batzarra, Barruti Judizialeko Auzitegia eta Fiskaltza Nagusia, besteak beste, barne hartzen ditu.

 

 

 

 

 

*Findeter ekonomia mistoko sozietate publiko bat da, kreditu-erakunde gisa eratu zen eta Ogasun Ministerioaren mende dago. Estatu mailan bere homologoa Kreditu Ofizialeko Institutua (KOI) izango litzateke.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak