Berriak

Estrategia Bulegoak bultzatutako lan-talde tematikoek lehen fasea gainditu dute

“Gizarte kohesioa eta pertsonak”, “Lurraldea eta Ingurumena” eta “Etorkizuneko ekonomia” izan dira landu diren arloak

Previous Next

Donostiako Estrategia Bulegoak, hiriaren etorkizuna eta 2030 Plan Estrategikoari begira dituen erronka estrategikoen inguruan hausnarketa partekatuta egiteko asmoarekin martxan jarritako hiru lan-taldeen lehen faseari amaiera eman dio.


Zehazki, maiatzaren 7an “LT1. Pertsonak-Gizarte Kohesioa” taldearen lehen saioa ospatu zen, maiatzaren 8an “LT2. Lurraldea eta Ingurumena” eta 14an “Etorkizuneko ekonomia”. Lehen fase honetan, Diagnostiko Estrategikoaren fasean jasotako arlo ezberdinen aldagai estrategikoen identifikazioa landu zen: gizartea-pertsonak (9 aldagai), aktibitate ekonomikoa-ezagutza (17 aldagai), lurraldea (13 aldagai) eta Gobernantza (11 aldagai).


Saioari hasiera emateko, Bulegoko zuzendaria den Kepa Korta-k, Diagnostiko Estrategikoaren lehen fasean egindako lana azaldu zuen eta aldaketa klimatikoa, globalizazioa, aldaketa teknologikoa, etabar, aipatu zituen Donostiak dituen erronken artean. Prozesuan parte-hartzearen garrantziaz ere hitz egin zuen eta prestatutako lan-taldeak mistoak izatearen garrantziari buruz, hau da, arlo, sexu eta adin ezberdinetako pertsonez osatuak egotearen garrantziaz, alegia.


Ondoren, IKEI aholkularitzatik fase honetarako zein hurrengorako lan metodologia azaldu zuten. Horrela, lehen fase honen helburua, Diagnostikotik ateratako 50 aldagaien arteko harremana ikertuz, analisi sakonago bat egitea da eta gure hiriaren etorkizunerako aldagai estrategikoak zehaztea. Ariketa hau egiteko, MIC-MAC metodologia erabili zen eta saioetan parte hartu zutenek hurrengo parametroen arabera aztertu zituzten aldagaien arteko eragina: inongo eragina, eragin ahula, moderatua eta eragin handia.


Hortik aurrera, teknikari taldeak lehen saio horietatik ateratako emaitzak aztertuko ditu eta hiru arlo horien inguruan mikro-agertokiak sortuko dira, hurrengo fase batean aztertutako lan ildo bakoitzean egokiena den agertokia eraikitzeko.


Guztira hiriko eta arlo guztietako 50 agente baino gehiago parte hartu dute taldeetan: Elkarteak, Instituzioak, enpresa publiko eta pribatuak eta baita aurreko beste ekitaldi batzuetan hiriaren ko-diseinuaren parte izateko beraien interesa aurkeztu zuten pertsonak ere.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak