Berriak

Lanaren etorkizuna Europan

EHUko UDA IKASTAROAK.

MIRAMAR JAUREGIA. Donostia.

Abuztuak 29-30.

Donostiako Estrategia Bulegoak eta Bilbao Metropoli-30k zuzendutako ikastaroa.

Ekonomian, gizartean eta ingurumenean gertatu diren aldaketa azkarrak mundua abiada handian eraldatzen ari dira, alderdi guztietatik. Lan-merkatua, orain arte ulertu dugun moduan, ez da transformazio horretatik kanpo geratzen ezta aldaketa-abiaduratik kanpo ere.

Lanaren etorkizunari ekiterako orduan hainbat alderdi aztertu behar ditugu: «Zahartze demografikoa» eta etengabe areagotzen ari den jaiotze-tasen beherakada, eskaerari egokitzeko beharrarekin loturiko alderdiak, lan-merkatuan daudenen edota bertan sartu nahi dutenen etengabeko prestakuntza, lan-bizitza eta norberaren bizitza uztartzea, krisiaren eta globalizazioaren eragina, haren ezaugarriak (enplegu egonkorra, aldi baterakoa, ezegonkorra, autoenplegua...), lan-merkatua birplanteatzea eskatzen duten ekintza-eremu berriak, enplegugune berriak, toki- eta eskualde-garapenerako eragile berriak…

Europa 2020 Lurralde Estrategiak, elkar indartzen duten eta hiru lehentasunetan oinarritzen den hazkunde-eredua proposatzen du:

  • Hazkunde adimentsua: jakintzan eta berrikuntzan oinarritzen den ekonomiaren garapena.
  • Hazkunde iraunkorra: baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen dituen ekonomia sustatzea; aldi berean, berdeagoa eta lehiakorragoa izango dena.
  • Hazkunde integratzailea: enplegu maila altuko ekonomia sustatzea, gizarte- eta lurralde-kohesioa dituenak.

Hazkunde-eredu honek, gainera, 2010eko azaroaren 23ko «Lana eta prestakuntza berriak» izeneko komunikazioa biltzen du, Europako Batzordeak landutakoa eta Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeen Lantaldeari zuzendutakoa. Dokumentu horrek dioenez Europar Batasunak honakoa erabaki du: «2020. urterako 20 eta 64 urte bitarteko emakumeen eta gizonen artean % 75eko enplegu-tasa lortzeko helburua ezartzea.

Anbizio handiko konpromisoa da, Europar eredu sozialaren eta ongizate sistemen, hazkunde ekonomikoaren eta finantza publikoen iraungarritasunaren mesedetan».

Testuak horrela jarraitzen du: «Jaiotza-tasen beherakada kontutan harturik, lan egiteko adinean dagoen Europar Batasuneko biztanleria (15-64 urte) jaisten hasiko da 2012. urtetik aurrera, naiz eta immigrazio fluxuek bere horretan jarraitu. Eskulan gaitua izatea nahitaezkoa da Europa 2020 Estrategiaren helburuekin bat datorren ekonomia lehiakorra, iraunkorra eta berritzailea garatzeko. Aurrekontuen murrizketak eta inoiz ikusi ez diren mundu mailako lehiakortasun-presioek markaturiko garai honetan, ekonomia ekologiko, adimentsu eta berritzailera daraman trantsizioa prestatzen laguntzen duten EBko enplegu- eta prestakuntza-politikek lehentasuna izan behar dute».

Testu horrek berak adierazten du, enplegu-tasak handitzeaz gain (bereziki emakumeen, langile gazteen eta zaharrenen kasuan), lau funtsezko lehentasunen oinarrian lan egin behar dela: hobeto funtzionatzen duten lan-merkatuak, egiturazko langabezia mantentzea eragotziko dutenak; eskulan gaituagoa; enpleguan kalitate handiagoa eta laneko baldintza hobeak, eta azkenik, enplegu-sorkuntza eta eskulan-eskaera eragiteko politika sendoagoak. Proposamenak hamahiru ekintza nagusi planteatzen ditu erronka horri aurre egiteko.

Ikastaro honek gogoeta kritikoa egin nahi du gai garrantzitsu horren inguruan, biztanleriarentzako bereziki zaila den momentu honetan. Arazoa hainbat ikuspegitatik aztertuko da, etorkizuneko aukerak nora zuzentzen diren ulertzen lagunduko digutenak, besteak beste, honako esparru hauetan: eredu berria, beharrezko prestakuntza berriak, lanbide berriak, eta abar.

Bilbao Metropoli-30 eta Donostiako Estrategia Bulegoarekin lankidetzan.

Matrikularen prezioa:

maiatzaren 31 arte : 55 €.

ekainaren 1etik aurrera: : 66 €.

Balio akademikoa: : 20 ordu.

Hizkuntza ofiziala: : gaztelania.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak