Berriak

Mexikoko Megalópolis Kongresuan parte hartu dugu hiri handiko erresilientziaren gainean hitz eginez

Kepa Korta, DSS Estrategia Bulegoko Zuzendari-Koordinatzailea eta Gizarte Kontseiluko presidenteordea denak, hiri eta magalopolietako erresilientziarako gaitasunen eraikuntzaren inguruan hitz eginez parte hartu du nazioarteko lehen Kongresu honetan.

Uztailaren 24 eta 26an ospatutako Kongresuak, nazioarteko eztabaidari, esperientzia trukaketari eta hiriguneek dituzten arazo nagusien gogoetari bide ematen dien espazioa izatea du helburutzat.

Aurten Kongresuko gaia “Erresilientzia hiri handietan” izan da eta Kepa Kortak, hiri eta megalopolietan erresilientziari bide ematea posible izateko eraiki beharreko gaitasunen inguruan hitz egin du. Kongresuan adierazi dutenez, honek, hirien eraikuntzari lotutako helburu nagusienetako bati laguntzen dio; hiriak oparotasunean, giza ongizatean eta kulturan lan egingo duten etorkizuneko eragile gisa eraikitzea, betiere, fokoa iraunkortasunean jarriaz.

Erresilientzia” hitzean apur bat sakonduz gero, honek, hondamen naturalengatiko arriskuez gain, estresa sortzen duten enplegurik eza edo zerbitzuetarako sarbidea bezalako eragileak ere hartzen ditu bere baitan, besteak beste.

Hitzaldi, panel eta elkarrizketa mahaien bitartez, Megalópolis Kongresuak honako gaien inguruko parte hartzea, eztabaida eta gogoeta bilatzen ditu:

  • Nazio eta nazioarteko funtzionario publikoak

  • Unibertsitateak eta Ikerketa-Zentroak

  • Erakundeak

  • Ikasle eta Akademikoak

  • Publiko orokorra

Gure parte-hartzeak, hiri handietako erresilientzia den bezalako gai garrantzitsu batean eta ezaugarri hauek dituzten hiri arrakastatsuetan lan egitearen erronkan gure hondar-alea ematea izan du helburutzat.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak