Berriak

Mikel Navarrok Europako Batzordeko espezializazio adimendunari buruzko plataforman jarraituko du

Mikel Navarro Lurraldea, Orkestrako Berrikuntza eta Klusterrak Arloko ikertzaile seniorra eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomia katedraduna, berriro izendatu dute Europako Batzordeko Espezializazio Adimendunari buruzko Plataformako alderatze taldeko kide.

Taldea guztira 25 kidek osatzen dute, horien artean Europako hainbat herrialdetako akademikoak, ELGE edo Munduko Bankuko ekonomialariak eta eskualdeko lehiakortasunari laguntzeko lan egiten duten Europako beste erakunde batzuetako goi arduradunak.

Taldearen egitekoa da Europako batzordeak espezializazio adimendunaren arloan egiten dituen lanetan aholkularitza eskaintzea.

Horrenbestez, Europako Batzordeari laguntzen diote Europan beharrezko gaitasunak garatzen, eskualdeetan espezializazio adimenduneko estrategiak lantzeko eta ezartzeko.

Mikel Navarro plataformako kide izendatu dute berriro Bruselan izandako bilera batean. Bertan aurrera eramandako espezializazio adimendunarekin zuzeneko lotura duten hainbat lan aztertu dituzte, horien artean Identifying potential and niches of innovation – a policy intelligence toolbox txostena, Orkestrak benchmarking-ari buruz egindako lanak jasotzen dituena.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak