Berriak

Nola eratu da Estrategia 2020 Donostia?

Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuan bertaratutako lan dinamika ia hiru urteko prozesu baten fruitua da (2008-2010). Epe horretan lan bilerak burutu ziren batzordea osatzen duten hainbat kideen egoitzatan.

Previous Next

Jarraian garrantzitsuenak nabarmentzen ditugu.

Prozesua abian jartzearen eta proposamen metodologikoaren onarpena (2008ko maiatzaren 19an, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan).

Hiritarren Pertzepzio Inkestaren aurkezpena eta honen inguruko gogoeta, Hiriaren Diagnostikoaren baitan (2008ko urriaren 29an, EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan.

Diagnostikoaren inguruko aurkezpena eta eztabaida, AMIA matrizearen prestaketaren eta Barneko Azterketaren, nahiz “Ahulezia eta Indarren” proposamenaren debate eta lanketaren baitan (2008ko abenduaren 17an, Gipuzkoako Ganberan).

AMIAren eremuaren baitan, Aukera eta Mehatxuen identifikazioan oinarritutako Barne Azterketa eta erakusketa eta eztabaida Joeren Azterketaren inguruan (2009ko urtarrilaren 29an, ADEGIren egoitzan).

Donostiaren AMIAren eztabaida, leheneratze eta onarpena (2009ko otsailaren 18an, Gipuzkoako Foru Aldundian).

Prospektiba ariketaren hasiera, Eszenatokien eraikuntzara bideratutako Egituraren Azterketa. (2009ko apirilaren 22an, Zientziaren Kutxagunean, Donostiako Teknologia Parkea).

Donostia 2020rentzat eszenatokien proposamenerako Delphi Inkestaren bidez egindako etorkizuneko hipotesien emaitzen eztabaida eta onarpena (2009ko ekainaren 22an, Kursaal batzar Jauregian).

Donostia 2020rako proposatutako eszenatokien azterketa eta balorazioari buruzko lan jardunaldia (2009ko Irailaren 17an Anoetako Aurrepalkoan).

Estrategia 2020 Donostiaren aurkezpen, kontraste eta proposamena (2010eko otsailaren 25ean, Victoria Eugeniako Klub Aretoan).

Hiriko hainbat agenteren ekarpenen aurkezpen eta azterketa, lan taldeen fruitu diren proposamenena eta Estrategia 2020 Donostiari buruzko dokumentu proposamenaren onarpena, Gizarte Kontseiluari igortzeko (2010eko maiatzaren 26an, Victoria Eugeniako Klub Aretoan).

Jada azpimarratu bezala, Berrikuntza, Musika, Kirola, Industria Sortzailea, Kultura edo Ingurumena bezalako eremuetan Sektoreko Komisioak edo Lan Estrategikoko Taldeak eratzen dira, gogoeta globalaren kontrastea eta Estrategia proposamena egiteko, nahiz ekimen ildoen diseinua eta proiektu estrategikoak burutzeko.

Lan taldeek bertaratuz eta modu birtualean egin dute lan, E2020DSS Estrategia osatzen doazen dokumentuak eta Donostiako Estrategia Bulegotik ad hoc landutako sektoreko monografiak abiapuntu hartuz.

Komisio edo lan talde hauen osaera jarraian zehazten da:

Maila ezberdinetako musika hezkuntzarekin, sormenarekin, erakusketarekin eta ekoizpenarekin erlazionatutako sektoreek parte hartzen duten musikari buruzko lan taldea.

Teknologia eta Ikerketa Guneetako eta unibertsitate, nahiz enpresa aurreratuetako ordezkariek parte hartzen duten Berrikuntzari buruzko lan taldea.

Publizitate, diseinu, ikus-entzunezko sektorearekin eta arkitektura, Kultur Softwarea eta sektore publikoarekin erlazionatutako Ekonomia Sortzaileari buruzko lan taldea. Teknologia eta Ikerketa Guneetako ordezkariek parte hartzen duten Biozientziei buruzko lan taldea.

Kirolarekin erlazionatutako jardueretako erakunde eta enpresek parte hartzen duten Kirolari buruzko lan taldea.

Kultur arloko erakunde eta enpresa publiko eta pribatuetako ordezkariek parte hartzen duten Kulturari buruzko lan taldea.

Donostiako Kristina Eneako Ingurumen Baliabideen Gunetik sustatutako Ingurumenari buruzko gogoeta prozesua bideratu duten alorreko erakunde eta enpresetako ordezkariek parte hartzen duten Ingurumen Estrategiari buruzko lan taldea.

Hirigintza-Lurraldetasunaren inguruko gogoeta Donostiako HAPNaren lanketa prozesuaren baitan ulertzen da.

 

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak