Berriak

Ongi etorri, Mr. Putman

Robert D. Putman, Barack Obama, AEBetako Presidentearen eragin handieneko aholkularietako bat da. Unibertsitateko ikasle zeneko garaitik ezagutzen du eta bere inguruan entzuteko gaitasuna eta enpatia nabarmentzen zaio.

Previous Next

Baina Robert D. Putman ez zen Donostiara iritsi, Obama presidenteari buruz hitz egitera (“munduan, botere handien duen gizonaren” inguruko zenbait galderei erantzun behar izan zien arren), Xabier Barandiaran eta Kepa Korta, Donostiako Estrategia bulegoko zuzendari-koordinatzaileak zuzentzen duten GIPUZKOA SAREAN bertatik bertara ezagutzera baizik. Gipuzkoa Aurrerak gonbidatuta, goizez lan bilera bat izan zuen Gipuzkoa Sareaneko taldearekin eta arratsaldez, lurraldeko hainbat ikertzaile eta agente bildu zituen “Better together” hitzaldia eskaini zuen. Gipuzkoan bere egonaldia amaitu bezain laster, Putman Londresera bidaiatu zen, Downing Street-en David Cameron, Britaina Handiko Lehen Ministroarekin biltzeko.

Harvard-eko Unibertsitateko John F. Kennedy School of Governmenten Politika Publikoetako irakaslea, dozena bat liburu idatzi eta 17 hizkuntzetara itzuli dute bere obra, “Bolatokian bakarrik” eta “Better Together: Restoring the American Community” best-sellerrak barne. Gizarte baloreetan izen handiko nazioarteko adituen artean kokatzen dute eta Euskadi eta Gipuzkoaren kasuan aditua ez dela onartzen badu ere, bere bisitan zera azpimarratu zuen “Gipuzkoa Sarean proiektua oso garrantzitsua izango da lurraldearen etorkizunarentzat, kapital sozialean egiten ari den inbertsioari esker”. Ildo horretatik, “ezagutzen ditudanak kontuan hartuta, Gipuzkoa Sarean da, sofistikazio eta argitasunari esker, mundu osoan kapital soziala bultzatzeko abian jarri diren proiektu guztien artean aurreratuenetakoa” azpimarratu zuen.

Kapital sozial ukiezina

Askotan kontrakoa pentsatzeko joera badugu ere, Putmanek zera gogoratu zuen, “kapital soziala ez da ideia abstraktua, zuzenean gizartean, hezkuntzan, segurtasunean, ongizatean, lehiakortasunean eta beste aspektutan eragiten duen arrazoi praktikoa baizik”.

Azken finean, bere hitzen arabera, “kapital soziala pertsonen harremanean eta konfiantzan oinarritzen da; eta aztertuta, frogatuta eta neurtuta dago altua denean, gizartearen ongizatea handiagoa dela”. Kapital sozialean inbertitzeak ez du esan nahi “beste garai batera atzera egin behar dugunik, gizarte modernoen harreman sareak, konfiantza, gizabidezko konpromisoa eta abar bultzatu behar ditugu, komunitate horien garapen eta ongizatea lortzeko”.

Arratsaldean eskainitako hitzaldian, kapital sozialak izan dezakeen garrantzia, zenbait adibiderekin adierazi zuen:

  • Jendearen gehiengoak bere lana lortzen du “ezagutzen duen jendearengatik (bere gizarte sare, harremanen bidez), dakienagatik baino”. Norbait ezagutzeak, beregatik erantzuteak, balore handiagoa dauka, “dakizun paper batean” jartzen duenak baino.
  • Jendeak elkar pertsonalki ezagutzen duen auzoteriak “bizilagunen izenak dakizkienak”, kriminalitate portzentajea askoz txikiagoa dauka. “Nire etxea babestuta dago, ezagutzen nauten bizilagunek, beraien jabegoa zaintzeaz gain, nirean begi bat ere jartzen dute, zaindu egiten dute, nik auzoterian bizitza sozial handiegirik ez dudan arren, ez baitut auzoko barbakoatan parte hartzen”.

Putmanen argitalpenen arabera (“Bowling Alone: The Collapse and Revival of America Community”, 2002), kapital sozialaren froga-harria elkarrekikotasun orokorra da: “nik hau egiten dut zuregatik, berehala zutaz ezer itxaron gabe eta agian zu ezagutu gabe, baina aurrerago zuk edo beste norbaitek mesedea bueltatuko didan konfiantzarekin”.

Horrela, elkarrekikotasuna, zintzotasuna eta konfiantza eskutik doaz hasieratik. Putmanek adierazten duenaren arabera, “besteengan konfiantza duten pertsonak hiritar jatorrak dira zentzu guztietan eta komunitatearen bizitzan konprometituenak konfiantza handien dutenak eta fidagarrienak dira aldi berean. Aldiz, gizalegezko konpromisoak hartzen ez dituztenek, amarrutsuz inguratuta daudela uste dute eta ez dira portaera zintzoa izatera hain behartuak sentitzen”.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Sustatzen ditugu
Elkartasunak